Kanpo kaiaren ingurumen txosten berria, etzi
Pasaiako Portu Agintaritzaren administrazio kontseilua etzi (osteguna) bilduko da. Bertan aztertzeko izango dituzten gaien artean garrantzitsuena kanpo kaiaren ingurumen txosten berria izango da. Administrazio kontseiluko partaideen banaketa zein den j...
Pasaiako Portu Agintaritzaren administrazio kontseilua etzi (osteguna) bilduko da. Bertan aztertzeko izango dituzten gaien artean garrantzitsuena kanpo kaiaren ingurumen txosten berria izango da. Administrazio kontseiluko partaideen banaketa zein den jakina denez, ziurrenik ingurumen txosten «berrikusi» hori onartuko dute. Aldi berean, txosten hori Espainiako Ingurumen Ministerioan aurkeztekoak dira portuko kideak.
Behin txosten berria onartuta, prozesu bat zabalduko da: jendaurrean jarri beharko dute epe batez, agiriari alegazioak aurkezteko, eta baleude, horiek aztertu beharko lirateke txostenean sartu edo ez erabakitzeko. Ondoren, ekarpenak bilduko lituzkeen dokumentua onartu beharko lukete bai administrazio kontseiluak, bai Espainiako Ingurumen Ministerioak.
