Mintzalaguna programa abian da, lagunekin gustuko ekintzak euskaraz egiteko
Irun Iruten Euskara Elkarteak Mintzalaguna programaren bosgarren ekitaldia aurkeztu zuen ostiral goizean Irungo Palace tabernan. Irungo zein Hondarribiko Kultura zerbitzuek eta bi hirietako euskaltegiek bat egin dute aurten ere Mintzalaguna ekimenarekin. Mintzatxoko bat irudikatuz, hiru mahairen inguruan eserita, Palceko terrazan aurkeztu zuten Mintzalaguna ekimena. Erdiko mahaian Rikardo Etxepare Irun Iruten elkarteko kidea eta Irun eta Hondarribiko Euskara zinegotziak, Fernando San Martin eta Txomin Sagarzazu, eseri ziren. Ezkerreko mahaian euskaltegietako arduradunak (AEK, Herri Jakintza eta bi hirietako udal euskaltegiak), eta eskuinean iaz mintzalagun eta mintzakide izandako zenbait lagun. Aurtengoa bosgarren urtea izango da Irun Iruten euskara elkarteak euskara mintzatuz ikasi nahi dutenak eta euskal hiztunak elkartzen hasi zenetik. Rikardo Etxepare elkarteko arduradunak azaldu duenez, programaren helburua euskara irakastea da, baina modu ez-formalean. “Saio hauek ez dira klaseak eta mintzalagunak ez dira irakasleak, euskaraz mintzatzeko saioak eta euskaraz hitz egiteko lagunak baizik”, argitu zuen. Mintzalagunak eta kideak Iaz 123 lagunek parte hartu zuten Mintzalaguna ekimenean. Bost bat laguneko taldetxoak osatzen dituzte, eta ekintza sozial baterako elkartzen dira. “Kafea hartzeko izan daiteke, ibiltzera joateko, leku bat bisitatzeko… Parte hartzeko bi baldintza besterik ez dira bete behar: batetik, euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila edukitzea eta, bestetik, astean behin ordubete inguruko tartea ateratzea”, gaineratu zuen Etxeparek. [...]
Irun Iruten Euskara Elkarteak Mintzalaguna programaren bosgarren ekitaldia aurkeztu zuen ostiral goizean Irungo Palace tabernan. Irungo zein Hondarribiko Kultura zerbitzuek eta bi hirietako euskaltegiek bat egin dute aurten ere Mintzalaguna ekimenarekin.
Mintzatxoko bat irudikatuz, hiru mahairen inguruan eserita, Palceko terrazan aurkeztu zuten Mintzalaguna ekimena. Erdiko mahaian Rikardo Etxepare Irun Iruten elkarteko kidea eta Irun eta Hondarribiko Euskara zinegotziak, Fernando San Martin eta Txomin Sagarzazu, eseri ziren. Ezkerreko mahaian euskaltegietako arduradunak (AEK, Herri Jakintza eta bi hirietako udal euskaltegiak), eta eskuinean iaz mintzalagun eta mintzakide izandako zenbait lagun.
Aurtengoa bosgarren urtea izango da Irun Iruten euskara elkarteak euskara mintzatuz ikasi nahi dutenak eta euskal hiztunak elkartzen hasi zenetik. Rikardo Etxepare elkarteko arduradunak azaldu duenez, programaren helburua euskara irakastea da, baina modu ez-formalean. “Saio hauek ez dira klaseak eta mintzalagunak ez dira irakasleak, euskaraz mintzatzeko saioak eta euskaraz hitz egiteko lagunak baizik”, argitu zuen.
Mintzalagunak eta kideak
Iaz 123 lagunek parte hartu zuten Mintzalaguna ekimenean. Bost bat laguneko taldetxoak osatzen dituzte, eta ekintza sozial baterako elkartzen dira. “Kafea hartzeko izan daiteke, ibiltzera joateko, leku bat bisitatzeko… Parte hartzeko bi baldintza besterik ez dira bete behar: batetik, euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila edukitzea eta, bestetik, astean behin ordubete inguruko tartea ateratzea”, gaineratu zuen Etxeparek.
Ostiralean Palace tabernako terrazan kafea hartzeko eta, bide batez, Mintzalaguna programa aurkezteko xedez elkartu zirenen artean, azken urteetako partaideak izan ziren ere. Iñaki Abadek, esaterako, azken urteetan programan parte hartu eta gero, aurten errepikatzeko asmoa agertu zuen: “astero ordubeteko konpromezua besterik ez da, eta gustuko ekintzak euskaraz egiteko aukera ematen dit”.
Abadek bezala, mintzalagun edo mintzakide izan nahi dutenek Irun Iruten elkarteko egoitzatik pasa eta fitxategia jaso behar dute. Bete ondoren, fitxa entregatu beharko dute: ohiko postaz (Foru kalea, 4. 2. ezkerra) edo e-postaz. Facebook orria baliatuz (facebook.com/iruten), edo webgunearen bitartez ere (iruniruten.com) eman daiteke izena. Azaroaren 7an amaitzen da aurtengo Mintzalaguna programan izena emateko epea.

