Urdanibiako I. Trikitixa Jaialdia antolatu dute larunbaterako
Irungo Auntxa Trikitixa Eskolak antolatuta Urdanibiako I. Trikitixa Jaialdia egingo dute larunbatean Eihera plazan, arratsaldeko seietatik aurrera. Trikitixa Eskolako Iñaki Aranagak azaldu duenez, Auntxako eta Udal Kontserbatorioko ikasleek eskainiko ...
Irungo Auntxa Trikitixa Eskolak antolatuta Urdanibiako I. Trikitixa Jaialdia egingo dute larunbatean Eihera plazan, arratsaldeko seietatik aurrera. Trikitixa Eskolako Iñaki Aranagak azaldu duenez, Auntxako eta Udal Kontserbatorioko ikasleek eskainiko dute saioa eta euskal doinu tradizionalak eta zenbait egileren pieza ezagunak entzun ahalko dira. “Alaitz eta Maider, Kepa Junkera, Flaco Jimenez eta abarren abestiak, eta betidanik trikitilariek jo izan dituzten fandango eta arin-arin tradizionalak eskainiko ditugu, eta bestelako doinuak ere, besteak beste, pasodobleakak eta cumbiak”, argitu du Aranagak.
Auntxa trikitixa eskolak honakoen laguntza izan du jaialdia prestatzeko: Irungo Konserbatorioa, Uztarri.ona Auzo ELkartea, eta Ostebi, Txakola, Urdanibia berri eta Tamdem tabernak.
