Ahazteko moduko bigarren zatian galdu du Donibane Eskubaloiak
Bigarren zatian egindako hutsegiteengatik galdu zuen partida asteburuan Lurraldeko Lehen Mailako Donibane Eskubaloiak Amenabar Zarautzen kontra: 21-33. Lehen zatiaren erdialdean bi goleko errenta izatera iritsi ziren arrosak, baina atsedenaldira 12-16 ...
Bigarren zatian egindako hutsegiteengatik galdu zuen partida asteburuan Lurraldeko Lehen Mailako Donibane Eskubaloiak Amenabar Zarautzen kontra: 21-33. Lehen zatiaren erdialdean bi goleko errenta izatera iritsi ziren arrosak, baina atsedenaldira 12-16 emaitzarekin iritsi ziren.
Bigarren zatia ahazteko modukoa izan zen, eta zarauztarrek —mailako liderrak dira— erraz handitu zuten aldea.
Lurraldeko Bigarren Mailako Donibane Eskubaloiak ere nabarmen galdu zuen, 28-18, Usurbilen etxean. Epaileen lan «eskasa» salatu dute sanjuandarrek.
