
Atzoz geroztik eta azaroaren 14ra bitartean zabalik egongo da Trintxerpen Haur Eskola berrirako izen-ematea. Datorren urtarrilean zabalduko dute Haur Eskola eta Partzuergoak kudeatuko du. Izen-emate eskaerak Pasaiako Udalak Trintxerpeko Euskadi Etorbid...

Armoniak emakumeentzako antolatutako afarira joan nahi dutenek Axular eta Izadi tabernetan eros dezakete txartela, 35 euro ordainduta. Afaria hilaren 12an izango da eta 90 lagunentzako tokia dago.

Bihar arratsaldean udalak bilera egingo du herritarrekin eta gizarte eragileekin. Gezala Auditoriumean izango da, 18:30etik aurrera, eta bertan udalren egungo egoera ekonomikoa azalduko diete, baita datorren urteko aurrekontuean lanketa ere. Herritarre...

Herriko Etxetik jakinarazi dutenez 2009an sortu eta eskola publikoetan izena eman nahi duten haurren gurasoek 2012-2013 ikasturteko izen emate orria eskuragarri dute Irakaskuntza Zerbitzuan edo Herriko Etxearen webgunean, “Gaztelia/Eskolatze̶...



Etzi, Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan, Kadete Mailako Nazioarteko XX. Ama Guadalupekoa Judo Txapelketa jokatuko dute. Espainiako Txapelketarako puntuagarria izango da. Txapelketa horren barruan zortzi proba egingo dituzte Espainiako Estatuan, eta horietako bat da Hondarribikoa. Hamazazpi lurraldetatik bertaratuko diren 300 judokak pilotalekuan jarriko dituzten lau tatami-etan lehiatuko dira, 10:00etatik aurrera. Gainera, nazioartetik ere ondorengo taldeak izango dira hirian: Frantziako lau, Portugalgo hiru, Andorrako bat, Suitzako bat eta Italiako beste bat. Espainian lehiatzeko bi plaza Ohikoa den bezala, txapelketan eskuratutako emaitzak Espainiako Txapelketarako puntuagarriak izango dira. Euskal Herrian egiten den maila horretako txapelketa bakarra da, eta Hondarribitik parte hartu eta podiuma bilatuko duten judokak ondorengoak izango dira: Oier Goikoetxea, Andoni Gorrotxategi, Iñaki Lekuona eta Alberto Mitxelena 50 kilotan; Jon Gainza 55 kilotan; Iker Otegi 60 kilotan; Martxel Eizagirre 73 kilotan; Amets Sarasua 70 kilotan, eta Lidia Yarza 70 kilotan. Hondarribiko taldeak baja garrantzitsuak izango ditu biharko lehian: Angel Bermejo eta Enara Sagarzazu. 270 judoka, iaz 270 judoka izan ziren iazko edizioan, eta Hondarribitik ondorengoek parte hartu zuten: Aritz Sagarzazu, Jon Ander Esponda, Iker Otegi, Jon Duran, Martxel Eizagirre, Enara Sagarzazu, Amets Sarazua eta Lidia Yarza.

Udalaren web orrian azaltzen den Beraun-Kaputxinoetako igerilekuen atala berritu dutela jakinarazi du Jose Manuel Ferradas Udal Kirol Patronatuko presidenteak: “Ez zituen zehatz mehatz adierazten egun eraikitzen ari diren instalazioen ezaugarriak...

Larunbatean, 18:00etatik aurrera, programazio berriaren aurkezpena egingo du Zintzilik Irratiak. Aurkezpena Herreriaren egoitzan izango da, eta jatekoa eta edatekoa ere izango da joaten direnentzat. Hara joaten ez dutenek, berriz, FM 100ean eta Zintzil...

Behobiako taldea izango du etzi Ohorezko Erregional Mailako Hondarribiko futbol taldeak aurrez aurre. Irunen jokatuko dute bederatzigarren jardunaldiko partida, eta iragan asteko garaipenak indarra eman die berdeei biharko partidan ere hiru puntuak bor...

Kantxa faktorea alde izango du larunbatean Hondarribia-Irunek Perfumerias Avenidaren aurka, Hondartza kiroldegian, 19:00etatik aurrera jokatuko duen partidan. Ligako hiru partidak galduta, irabaztea dute helburu bakarra etxekoek.

1961an jaiotako lezoarrek bazkaria egingo dute hilaren 12an. Izena emateko azkeneko eguna bihar da. Euskadiko Kutxan 60 euro sartu behar ditu joan nahi duenak, honako kontu korrontean: 3035 0125 18 125.1.03859.8. Hondarribiko aireportuko jatetxean egin...

Mugen Gainetik gobernuz kanpoko erakundearen argazki erakusketa ireki dute Zuloaga Etxean, eta emakumeen bizimodua eta genero berdintasuna azalduko dute bertan. Gainera, asteazkenean, 19:00etan, Leire Mendizabal erakundeko arduradunak hitzaldia emango ...

Hondarribiko Batzokiko Iñaki Gezala sukaldaria Erdi Aroko pintxo onenaren bila joango da asteburuan, Marvao (Portugal) herrian jokatuko duten Erdi Aroko IV. Pintxo Txapelketaren finalera. Betikoa pintxoa aurkeztuko du Gezalak Marvaon. Antxoa, aza egosia, azeitunak, ogi xigortua, limoia, eskarola, azukrea, ozpina, oliba olioa eta ardo txuria dira pintxoaren osagaiak. Pintxoak probatzeko aukera Bertako eta Erdi Aroan jada erabiltzen zituzten produktuekin egindako pintxoa aurkeztu behar dute sukaldariek. Gainera, lehiaketan prestatuko dituzten pintxoak Marvaoko tabernetan probatzeko aukera izango da lehiak iraun bitartean.

Gure etxetik gertu agertu diren udal afitxa berri batzuk direla eta idazten dut. De Gaulle etorbidean, geltokik gertu dauden eskaileretan, bi okindegien artean. Bi okindegi horiek, nonbait, beraien zaborra kalean uzteko ohitura zuten hartua, eskailerak...

Portuko Administrazio Kontseiluak eraldatutako Ingurumen Txostena onartu du gaur eguerdian. Pasaiako alkate Amaia Agirregabiria gonbidatu gisa pare hartu du, baina ez du boto eskumenik izan. Administrazio kontseilua hasi aurretik Portu Agintaritzako ...

Kea arnasteagatik bi pertsona zauritu dira goizaldean Luis de Urantzu kaleko etxebizitza batean izan den sutean. Herrizaingo Sailak jakinarazi du sua 02:15an hasi dela, kale horretako etxe bateko bosgarren pisuan, eta suhiltzaileek eta Ertzaintzak pisu...