D. Zapirain: “Herriko Etxearen afitxak”
Gure etxetik gertu agertu diren udal afitxa berri batzuk direla eta idazten dut. De Gaulle etorbidean, geltokik gertu dauden eskaileretan, bi okindegien artean. Bi okindegi horiek, nonbait, beraien zaborra kalean uzteko ohitura zuten hartua, eskailerak...
Gure etxetik gertu agertu diren udal afitxa berri batzuk direla eta idazten dut. De Gaulle etorbidean, geltokik gertu dauden eskaileretan, bi okindegien artean.
Bi okindegi horiek, nonbait, beraien zaborra kalean uzteko ohitura zuten hartua, eskailerak blokatzen zituztelarik. Orain, herriko etxeak afitxa paratu du, baita erderaz bi aldiz paratu ere: frantsesez eta gazteleraz.
Ohitura berri hau ohikoa bihurtzen ari zen gure herriko saltoki ospetsuetan (Triborden, Carrefouren, eta SNCFk berak hala ematen ditu bere oharrak maiz), baina harriduraz ikusten dut herriko etxeak ere halakorik egitea.
Batetik, ezaguna baita auzapezaren euskalzaletasuna; bigarrenik, ezaguna baita gobernu taldekide askoren espainol-fobia. Zer dela eta, orduan, ez dute euskaraz afitxatzen?
Kontxo, agian konturatu dira euskaldunak oso jende garbia eta polites handikoak garela, eta gure kaleak zikintzen dituztenak espainolak eta frantsesak direla.
Beharbada, hori izango da erantzuna.
D. Zapirain (Hendaia)