Batzokiko Iñaki Gezala, erdi aroko pintxo onenaren bila doa Portugalen
Hondarribiko Batzokiko Iñaki Gezala sukaldaria Erdi Aroko pintxo onenaren bila joango da asteburuan, Marvao (Portugal) herrian jokatuko duten Erdi Aroko IV. Pintxo Txapelketaren finalera. Betikoa pintxoa aurkeztuko du Gezalak Marvaon. Antxoa, aza egosia, azeitunak, ogi xigortua, limoia, eskarola, azukrea, ozpina, oliba olioa eta ardo txuria dira pintxoaren osagaiak. Pintxoak probatzeko aukera Bertako eta Erdi Aroan jada erabiltzen zituzten produktuekin egindako pintxoa aurkeztu behar dute sukaldariek. Gainera, lehiaketan prestatuko dituzten pintxoak Marvaoko tabernetan probatzeko aukera izango da lehiak iraun bitartean.
Hondarribiko Batzokiko Iñaki Gezala sukaldaria Erdi Aroko pintxo onenaren bila joango da asteburuan, Marvao (Portugal) herrian jokatuko duten Erdi Aroko IV. Pintxo Txapelketaren finalera.
Betikoa pintxoa aurkeztuko du Gezalak Marvaon. Antxoa, aza egosia, azeitunak, ogi xigortua, limoia, eskarola, azukrea, ozpina, oliba olioa eta ardo txuria dira pintxoaren osagaiak.
Pintxoak probatzeko aukera
Bertako eta Erdi Aroan jada erabiltzen zituzten produktuekin egindako pintxoa aurkeztu behar dute sukaldariek. Gainera, lehiaketan prestatuko dituzten pintxoak Marvaoko tabernetan probatzeko aukera izango da lehiak iraun bitartean.