Errenterian aurkeztuko dituzte foru aurrekontuak
Foru Aldundiak datorren urteko aurrekontuak herritarrei azalduko dizkie datozen egunetan. Eskualdez eskualde ibiliko da Martin Garitano ahaldun nagusia. Lehenengo bilera, gainera, Oarsoaldean egingo dute. Bilera hori astelehenean izango da, Errenteria-Oreretako Reina Aretoan, 19:00etatik aurrera.
Herritarrek eta eragile sozialek hitz egiteko aukera izango dutela jakinarazi dute. Garitanoz gain, eskualdeko beste hainbat hautetsi eta eragile ere izango dira bileran.