Portu Agintaritzako Administrazio Kontseiluak Ingurumen Txostena onartu du
Portuko Administrazio Kontseiluak eraldatutako Ingurumen Txostena onartu du gaur eguerdian. Pasaiako alkate Amaia Agirregabiria gonbidatu gisa pare hartu du, baina ez du boto eskumenik izan. Administrazio kontseilua hasi aurretik Portu Agintaritzako ...
Portuko Administrazio Kontseiluak eraldatutako Ingurumen Txostena onartu du gaur eguerdian. Pasaiako alkate Amaia Agirregabiria gonbidatu gisa pare hartu du, baina ez du boto eskumenik izan. Administrazio kontseilua hasi aurretik Portu Agintaritzako buru Lucio Hernando prentsa aurrera irten da, eraldatutako Ingurumen Txostenaren gaineko azalpena ematera.Onartu duten Ingurumen Txostena, jende aurrean jarriko dute orain, 45 egunez, alegazioetarako. Ondoren, Ingurumen Departamentuarekin batera Iraunkortasun Memoria egin beharko lukete, azkenik txostena Espainiako Sustapen Ministeriora bidaltzeko. Esan duenez, litekeena da 2012ko irailerako behin betiko erantzuna ematea.
LAB, kanpo kaiaren kontra
LAB sindikatuaren arabera, kanpo kaiak ez du justifikaziorik, eta hala eman du aditzera Administrazio Kontseiluaren aurretik egin duten prentsaurrekoan. Sindikatu abertzalearen ustez, egungo portua bultzatzea da irtenbidea. “Badia barruko portuak badu etorkizuna, portua biziberritu eta bertako eremuak nahiz jarduerak berriro antolatzen badira”, esan dute.