Beraun-Kaputxinoetako igerilekuen web orria berritu dute
Udalaren web orrian azaltzen den Beraun-Kaputxinoetako igerilekuen atala berritu dutela jakinarazi du Jose Manuel Ferradas Udal Kirol Patronatuko presidenteak: “Ez zituen zehatz mehatz adierazten egun eraikitzen ari diren instalazioen ezaugarriak...
Udalaren web orrian azaltzen den Beraun-Kaputxinoetako igerilekuen atala berritu dutela jakinarazi du Jose Manuel Ferradas Udal Kirol Patronatuko presidenteak: “Ez zituen zehatz mehatz adierazten egun eraikitzen ari diren instalazioen ezaugarriak”.
Gaineratu duenez, egun eraikitzen ari diren guneak kanpoko igerileku bat dauka, hainbat altueratan kokatutako bost bainu plataformaz osatua, eta gune horien artean urak ur jauzi moduan zirkulatzen du. Lehenengo lau guneen ur geruzaren azalaren 618 metro koadrokoa da guztira, eta bosgarren plataforma 50 cm-ko sakonera edukiko du haurrei begira. Azalera, berriz, 82 metro koadrokoa edukiko du. Igerilekuak 2012ko udan irekitzea aurreikusi dute.
Aldagelei dagokienez, berriz, behin betiko eraikina egiten duten bitartean aldi baterako aldagelak jarriko dituzte. Behin betiko eraikina 2013ko denboraldi hasierarako betetzea espero dute.
