Zintzilik Irratiak larunbatean aurkeztuko du programazioa
Larunbatean, 18:00etatik aurrera, programazio berriaren aurkezpena egingo du Zintzilik Irratiak. Aurkezpena Herreriaren egoitzan izango da, eta jatekoa eta edatekoa ere izango da joaten direnentzat. Hara joaten ez dutenek, berriz, FM 100ean eta Zintzil...
Larunbatean, 18:00etatik aurrera, programazio berriaren aurkezpena egingo du Zintzilik Irratiak. Aurkezpena Herreriaren egoitzan izango da, eta jatekoa eta edatekoa ere izango da joaten direnentzat. Hara joaten ez dutenek, berriz, FM 100ean eta Zintzilikeko webgunean jarrai dezakete emankizuna.
Irrati librea herritarren laguntzari esker eraikia izan dela gogorarazi dute Zintzilik-etik, eta programazioa ere horiei esker prestatu dutela.
