Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

700 lagun baino gehiagok egin dute Ibilbide Meatzaria udan

Zerbitzuaren arrakasta ikusita igandeetan ere jarriko dute tren berdearen zerbitzua, 2012ko uda arte. 741 lagunek egin dute aurtengo udan Irungo Ibilbide Meatzaria tren berdearekin, iaz zerbitzua martxan jarri zenean baino ia 600 lagun gehiago. Irugurutzetako labeetarako tren berdeak uztailean eta abuztuan egin ditu bisitak, asteartetik ostegunera; baina aurten izandako arrakastaren ondorioz, igandeetan ere hartu ahalko da meategietako trena, udako zerbitzua abiatzen den arte. 11:30ean abiatuko da Oiassoko kanpoaldetik, igandero, ekaina bitarte. Asteazkenean egin zuten aurtengo udako balantzea, Oiasso museoan. Bertan izan ziren Miguel Angel Paez Irungo Udaleko Sustapen Ekonomikoko eta Ingurumen zinegotzia, Oiasso Erromatar Museoko kudeatzaile Cristina Agirre eta Juan Cruz Alberdi Behemendi Landa Garapenerako Elkarteko ordezkaria. Hirurak pozik agertu ziren udan tren berdeak izandako harrerarekin, eta arrakastaren arrazoietako bat hiru erakundeen arteko elkarlana izan dela esan zuten. Iazko udan egin zuten estreinakoz tren berdearen Ibilbide Meatzaria, Oiasso erromatar museotik abiatzen dena Aiako Harriko meatzetako eta burdina kizkaltzeko labeetako eremua bisitatzeko. Duela urtebete, gutxi gorabehera, joan den udako balantzea egin zuten, eta zerbitzuko arduradunak pozik agertu ziren lortutako emaitzekin. 2010eko udan 162 lagunek hartu zuten Behemendiren trena meategiak ezagutzeko. Iaz pozik bazeuden, aurten, zer esanik ez. «Txartelik ez!» zioen kartela egunero eskegi behar izan zuten, goizez zein arratsaldez. Eskaintza turistikoa [...]

irungo hitza
Oarsoaldea
2011/11/04

Zerbitzuaren arrakasta ikusita igandeetan ere jarriko dute tren berdearen zerbitzua, 2012ko uda arte.

Ibilbide Meatzaria

Ibilbide Meatzariaren harrera ikusirik, ekaina arteko igandeetan abiatuko da trena Oiassotik

741 lagunek egin dute aurtengo udan Irungo Ibilbide Meatzaria tren berdearekin, iaz zerbitzua martxan jarri zenean baino ia 600 lagun gehiago. Irugurutzetako labeetarako tren berdeak uztailean eta abuztuan egin ditu bisitak, asteartetik ostegunera; baina aurten izandako arrakastaren ondorioz, igandeetan ere hartu ahalko da meategietako trena, udako zerbitzua abiatzen den arte. 11:30ean abiatuko da Oiassoko kanpoaldetik, igandero, ekaina bitarte.

Asteazkenean egin zuten aurtengo udako balantzea, Oiasso museoan. Bertan izan ziren Miguel Angel Paez Irungo Udaleko Sustapen Ekonomikoko eta Ingurumen zinegotzia, Oiasso Erromatar Museoko kudeatzaile Cristina Agirre eta Juan Cruz Alberdi Behemendi Landa Garapenerako Elkarteko ordezkaria. Hirurak pozik agertu ziren udan tren berdeak izandako harrerarekin, eta arrakastaren arrazoietako bat hiru erakundeen arteko elkarlana izan dela esan zuten.

Iazko udan egin zuten estreinakoz tren berdearen Ibilbide Meatzaria, Oiasso erromatar museotik abiatzen dena Aiako Harriko meatzetako eta burdina kizkaltzeko labeetako eremua bisitatzeko. Duela urtebete, gutxi gorabehera, joan den udako balantzea egin zuten, eta zerbitzuko arduradunak pozik agertu ziren lortutako emaitzekin. 2010eko udan 162 lagunek hartu zuten Behemendiren trena meategiak ezagutzeko. Iaz pozik bazeuden, aurten, zer esanik ez. «Txartelik ez!» zioen kartela egunero eskegi behar izan zuten, goizez zein arratsaldez.

Eskaintza turistikoa indartu
Ibilbide Meatzaria udalaren, Oiassoren eta Behemendiren ekimena da. Paez zinegotziak elkarlan hori goraipatu zuen herenegun: «Irungo eskaintza turistiko eta kulturala indartzeko lan ona egin da, eta erabiltzaileen datuak esanguratsuak dira, gure erakargarritasun turistikoaren balioa agerian utzi dutelako». Bere ustez, datozen urteetan «Irungo garapen turistikoko gune garrantzitsuenetakoa» izango da, eta Aiako Harriko meategi eremuko ondarea mantentzeko egiten ari diren lanetan jarraitzeko konpromezua hartu zuen.

Sustapen Ekonomikoko ordezkariak datorren urteari begira Irugurutzetan zenbait lan egin dituztela aurreratu zuen. Egun eremua argitzeko erabili behar diren generadoreak kenduko dituzte, behin argi sarea labeetara iristerakoan.

Oiasso museoko kudeatzaile Cristina Agirrek Ibilbide Meatzaria museoaren zabaltze lanen barruan sartzen dela argitu zuen. «Museoaren objetua eraikinetik kanpora zabaltzeko beste modu bat da, formato erakargarrikoa, hilaren amaieran antolatuko dugun FICAB zinemaldia edota abuztuan egin genituen Dies Oiassonis diren bezala». Agirrentzat, formato hauek ezinbestekoak dira museora joateko ohitura ez duen publikoa erakartzeko.

Tendentzia aldaketa
Behemendiren trenak urte dezente daramatza eskualdean ibilbideak egiten (Arditurrikoa Oiartzunen, Erromatar Ibilbidea Irunen, Guadalupeko santutegira Hondarribian…), baina Ibilbide Meatzariak eman dituen datuek erabat harrituta utzi dute Juan Cruz Alberdi elkarteko arduraduna. «Irunen tendentzia aldaketa gertatu da; kontuan izan behar da uztaileko eta abuztuko astegunetan dabilela trena; horrelako datoak duela urte gutxi ezinezkoak ziren. Produktu kulturalekin turismoa erakartzea «oso zaila» dela gehitu zuen Alberdik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.