BEKEOren musika eta dantza, femeninoan
Au Fémenin Pluriel goiburupean, kontzertu dantzatua eskainiko du Baiona Euskal Kostaldea Eskualdeko Orkestrak (BEKEO) heldu den ostegunean, hilaren 10ean, Varietes aretoan, 20:30etik aurrera. Kontzertu honetan bi piano jole, biolinista bat eta bi dant...
Au Fémenin Pluriel goiburupean, kontzertu dantzatua eskainiko du Baiona Euskal Kostaldea Eskualdeko Orkestrak (BEKEO) heldu den ostegunean, hilaren 10ean, Varietes aretoan, 20:30etik aurrera. Kontzertu honetan bi piano jole, biolinista bat eta bi dantzarien artean egin daitezkeen konbinazio guztiak izanen ditugu ikus eta entzungai. Orkestra baten moduko soinuak eta kolore intimoak dituen programa bat izanen da: dantza barrokoak, ijitoen dantzak, balsak…
Honako artista hauek parte hartuko dute kontzertuan: Marie-Jose Steffan eta Damaris Alsunard (pianoa lau eskutara), Aurelia Lambert (biolina), eta Laetitia Cheverry eta Veronique Munoz Aniorte (dantzariak).
