Gabonetako marrazki lehiaketa martxan da
Klasiko bat da Pasaiako haurren artean. Antxoko liburutegiak antolatzen duen Gabonetako Marrazki Lehiaketak 48. ekitaldia du aurten eta dagoneko martxan da. Urtero bezala, 4 eta 14 urte bitarteko umeek parte har dezakete; Pasaian bizi edo Pasaiako ikastetxeetan ikasten duten haurrek. Izan ere, Pasaia-Lezo Lizeoa, Karmengo Ama eta La Anunciata ikastetxeekin elkarlanean bideratzen da lehiaketa. Eskoletan banatzen dizkiete haurrei marrazkiak egiteko orri formatudunak eta bertan jasotzen dira egindako lanak. Hala ere, Pasaiakoa izan eta udalerritk kanpo ikasten ari diren umeek orri formatudunak eskatu ditzakete liburutegietan.Lanak aurkezteko epea azaroak 25an bukatzen da.