Hiriko ikasleek udal lorezaintza guneak ezagutzeko bisitak egingo dituzte
Irungo Udaleko Bide Publikoko arloak eta Gureak Taldeako Goroldi lorezaintza enpresak hiriko lorategietara bisitaldiak antolatu dituzte datozen asteetarako, Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren ikasturteetako neska eta mutilentzat. Helburua da ikasleek udazkeneko landatze lanak eta mintegian egiten den jarduera gertutik ezagutzea. Jarduera hau urtean bitan egiten da, udaberrian eta udazkenean. Cristina Laborda arloko ordezkariak adierazi duenez, helburua “neska-mutilek hiriko lorategien, biribilguneen edo parkeen atzean dagoen lana ezagutzea da. Haiei botanikako klase praktiko bat eskaintzea eta instalazio interesgarri bat, gure mintegia, ezagutzeko aukera ematea”. Labordarentzat garrantzitsua da, landare motak ikasteaz gain, balioen ikasketa ere egiten dela, “gazteek landatzea zenbat kostatzen den ikusten dutelako eta horren atzean dagoen lana ikusita, berdeguneak zaintzea eta mantentzea garrantzitsua dela konturatzen direlako”. Azaroko bisitaldi hauetan garai honi dagozkion landareak eta landatze-lanak aurkezten zaizkie eta neguari begira prestatzen direnak ere bai (esate baterako tulipanak, pentsamenduak, dragoi-muturra, ahuntz-prakak…). Geroago, maiatza-ekaina bitartean egiten diren bisitetan ikasleek beste landare batzuk ikusteko aukera izaten dute, adibidez: baltsaminak, tajeteak, penisetum, begoniak, ageratoak… Eskolatik mintegira eta mintegitik lorategira Bisitaldi tren berdean egingo dituzte eta hori ordu ingurukoak izango dira. Trenak ikastetxeetan jasoko ditu ikasleak eta mintegiraino eramaten ditu lehendabizi eta, eskola-lorategira ondoren. Bidaia amaitu baino lehen, bisitariei lore bana oparitzen zaie eta fitxa didaktiko bat [...]
Irungo Udaleko Bide Publikoko arloak eta Gureak Taldeako Goroldi lorezaintza enpresak hiriko lorategietara bisitaldiak antolatu dituzte datozen asteetarako, Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren ikasturteetako neska eta mutilentzat. Helburua da ikasleek udazkeneko landatze lanak eta mintegian egiten den jarduera gertutik ezagutzea. Jarduera hau urtean bitan egiten da, udaberrian eta udazkenean.
Cristina Laborda arloko ordezkariak adierazi duenez, helburua “neska-mutilek hiriko lorategien, biribilguneen edo parkeen atzean dagoen lana ezagutzea da. Haiei botanikako klase praktiko bat eskaintzea eta instalazio interesgarri bat, gure mintegia, ezagutzeko aukera ematea”. Labordarentzat garrantzitsua da, landare motak ikasteaz gain, balioen ikasketa ere egiten dela, “gazteek landatzea zenbat kostatzen den ikusten dutelako eta horren atzean dagoen lana ikusita, berdeguneak zaintzea eta mantentzea garrantzitsua dela konturatzen direlako”.
Azaroko bisitaldi hauetan garai honi dagozkion landareak eta landatze-lanak aurkezten zaizkie eta neguari begira prestatzen direnak ere bai (esate baterako tulipanak, pentsamenduak, dragoi-muturra, ahuntz-prakak…). Geroago, maiatza-ekaina bitartean egiten diren bisitetan ikasleek beste landare batzuk ikusteko aukera izaten dute, adibidez: baltsaminak, tajeteak, penisetum, begoniak, ageratoak…
Eskolatik mintegira eta mintegitik lorategira
Bisitaldi tren berdean egingo dituzte eta hori ordu ingurukoak izango dira. Trenak ikastetxeetan jasoko ditu ikasleak eta mintegiraino eramaten ditu lehendabizi eta, eskola-lorategira ondoren.
Bidaia amaitu baino lehen, bisitariei lore bana oparitzen zaie eta fitxa didaktiko bat ere bai; bertan deskubritu ahalko dute zein den eskuartean duten lorea, zein den zaintzeko modurik onena, eta abar. Fitxa horri esker, neska-mutilek nahiz horien familiek inguruan dituzten lorategiak beste modu batera ikusten ikasiko dute.
Eskolak eta datak
- La Salle: hilaren 3an eta 8an.
- Belaskoenea LH: hilaren 4an eta 18an.
- Leka Enea-Anaka: hilaren 11n.
- San Vicente de Paul: hilaren 17an eta 22an.
