Jarduerak berriro antolatuz gero, badia barruko portuak etorkizuna duela uste du LABek
Jarduerak berriro antolatuz gero, badia barruko portuak etorkizuna duela uste du LABek. Baliabideak optimizatu eta bezero berriak erakartzeko garaia dela uste du sindikatu abertzaleak. “Irmotasunez” defendatzen du LABek badia barruko portuaren etorkizuna, eta zentzu horretan, “badiaren eraberritzearekin batera portuko jarduerak berriz ere antolatuko” direla, eta “gatazkatsuak izan daitezkeen gaiak inguruko udalekin adostuko” direla espero du sindikatuak. Hala eman zuen LABek aditzera atzo, Portu Agintaritzan egin zuten Administrazio Kontseiluaren aurretik eman zuen prentsaurrekoan. LABeko kideek esan zutenez, “portuko eragile guztiek baliabideak optimizatu” beharko lituzkete, bezero eta trafiko berriak erakartzeko, eta “portuaren eta portuko langileen etorkizuna bermatzeko”. “Kutsaduraren aurkako praktika onen eskuliburua” egin behar dela uste du LABek, eta “Portu Agintaritzak beste portuekiko merkatu kuota erakartzeko merkataritza estrategia zehatza” landu behar duela uste du. Finantzazioa ezbaian LABen ustez, “krisi egoeran inork ez ditu jarriko Jaizkibel txikitzeko beharrezkoak diren 800 milioiak”. Hori jakinik, Portu Agintaritzari portua “hiltzen” uztea leporatzen dio. “Azken ekitaldietan inolako justifikaziorik ez duen proiektuaren propaganda egiten Portu Agintaritzak diru publiko asko” gastatuko duela salatu du LABek, “portuak aurrekaririk gabeko lan eta antolaketa krisia” bizi duen bitartean. Gauzak horrela, azpiegitura «langile gutxirekin eta gutxi ordaindutakoekin eraginkortasunez eta lehiakortasunez kudeatzea ezinezkoa» dela gogorarazi dio LABek Agintaritzako buru Lucio Hernandori, eta “Pasaiako portuaren [...]
Jarduerak berriro antolatuz gero, badia barruko portuak etorkizuna duela uste du LABek.
Baliabideak optimizatu eta bezero berriak erakartzeko garaia dela uste du sindikatu abertzaleak.
“Irmotasunez” defendatzen du LABek badia barruko portuaren etorkizuna, eta zentzu horretan, “badiaren eraberritzearekin batera portuko jarduerak berriz ere antolatuko” direla, eta “gatazkatsuak izan daitezkeen gaiak inguruko udalekin adostuko” direla espero du sindikatuak.
Hala eman zuen LABek aditzera atzo, Portu Agintaritzan egin zuten Administrazio Kontseiluaren aurretik eman zuen prentsaurrekoan. LABeko kideek esan zutenez, “portuko eragile guztiek baliabideak optimizatu” beharko lituzkete, bezero eta trafiko berriak erakartzeko, eta “portuaren eta portuko langileen etorkizuna bermatzeko”.
“Kutsaduraren aurkako praktika onen eskuliburua” egin behar dela uste du LABek, eta “Portu Agintaritzak beste portuekiko merkatu kuota erakartzeko merkataritza estrategia zehatza” landu behar duela uste du.
Finantzazioa ezbaian
LABen ustez, “krisi egoeran inork ez ditu jarriko Jaizkibel txikitzeko beharrezkoak diren 800 milioiak”. Hori jakinik, Portu Agintaritzari portua “hiltzen” uztea leporatzen dio. “Azken ekitaldietan inolako justifikaziorik ez duen proiektuaren propaganda egiten Portu Agintaritzak diru publiko asko” gastatuko duela salatu du LABek, “portuak aurrekaririk gabeko lan eta antolaketa krisia” bizi duen bitartean.
Gauzak horrela, azpiegitura «langile gutxirekin eta gutxi ordaindutakoekin eraginkortasunez eta lehiakortasunez kudeatzea ezinezkoa» dela gogorarazi dio LABek Agintaritzako buru Lucio Hernandori, eta “Pasaiako portuaren urterik onenak lan baldintzak bertan negoziatu ziren urteak” izan zirela gogorarazi.

