Valeriano Lezeta hil da
Herritar askok ezagutuko dute udaletxeko pleno aretoan dagoen murala. Valeriano Lezeta Gabarain Errenteriako historiaren gaineko alegoria lan horren egilea da, eta duela gutxi hil da. “Mural hori margotzeak, zalantzarik gabe, Errenteriako udaletx...
Herritar askok ezagutuko dute udaletxeko pleno aretoan dagoen murala. Valeriano Lezeta Gabarain Errenteriako historiaren gaineko alegoria lan horren egilea da, eta duela gutxi hil da. “Mural hori margotzeak, zalantzarik gabe, Errenteriako udaletxeko protagonista handienetako bat izatea ekarri du”, esan du Julen Mendoza alkateak. Horrenbestez, “bere esker ona” adierazi dio, “1971. urtean hasi zuen lanarengatik”, horri esker sortu baitzen Xenpelar Tailerra.
Mendozak jakinarazi dutenez, 1973 eta 1980 bitarteko epean marrazki eta pintura irakasle gisa aritu zen lanean, eta beranduago Oarso aldizkarian kolaboratu zuen pare bat artikulu idatziz.
Alkateak eta Udalbatza osoak senitartekoei euren doluminak adierazi dizkiete.
