Erdi Aroko pintxo originalenaren saria irabazi du Iñaki Gezalak Portugalen
Bigarren urtez parte hartu du Batzokiko Iñaki Gezalak Portugalgo Marvao herrian jokatu duten Erdi Aroko Nazioarteko Pintxo Txapelketan. Erdi Aroko Hirien Sareko kideek antolatutako pintxo lehiaketa zen, eta horretan parte hartzeko baldintza bakarra, Erdi Aroan existitzen ziren produktuak erabilita egindako pintxoak aurkeztea zen: pintxo originalaren saria irabazi zuen. Pili Martiarenarekin batera egin zuen Gezalak Betikoa pintxoa. Garrantzitsua zen baita ere parte hartzaile bakoitzak bere zonaldeko produktuak baliatzea pintxoa egiteko. Hotza eta zapore nahasketa Betikoa pintxoaren osagaiak antxoa, aza egosia, azeitunak, ogi xigortua, limoia, eskarola, azukrea, ozpina, oliba olioa eta ardo txuria dira. Gezala eta Martiarena pozik daude lortutako emaitzarekin: “Pintxoa pentsatu bezala atera zaigu, eta pintxo originalenaren saria eskuratu izanagatik oso pozik gaude”. Pintxoa Hondarribiko Batzokian dastatzeko aukera dago orain. Txapelketako finalera iritsi ziren pintxoak Marvao herriko establezimenduetan jarri zituzten dastatzeko, eta hondarribiarren pintxoa Snack Bar Trigueiro tabernan jarri zuten: lehiak iraun bitartean bisita gehien jaso zuen taberna izan zen. Gezala, tabernara gerturatzen ziren bisitariei Euskal Herriko pintxoen gaineko azalpenak ematen saiatu zen, baita txapelketan aurkeztu zuen pintxorena ere. Gainera, itsasoko eta baratzeko elikagaiek bertako produktuetan duten garrantzia nabarmendu zuen. Gezalaren pintxoa probatu zutenei, pintxoa hotza izatea harritu zien, baita antxoaren itsas zaporea eta azaren gozotasunaren arteko nahasketa. Bestalde, Bixente [...]
Bigarren urtez parte hartu du Batzokiko Iñaki Gezalak Portugalgo Marvao herrian jokatu duten Erdi Aroko Nazioarteko Pintxo Txapelketan. Erdi Aroko Hirien Sareko kideek antolatutako pintxo lehiaketa zen, eta horretan parte hartzeko baldintza bakarra, Erdi Aroan existitzen ziren produktuak erabilita egindako pintxoak aurkeztea zen: pintxo originalaren saria irabazi zuen.
Pili Martiarenarekin batera egin zuen Gezalak Betikoa pintxoa. Garrantzitsua zen baita ere parte hartzaile bakoitzak bere zonaldeko produktuak baliatzea pintxoa egiteko.
Hotza eta zapore nahasketa
Betikoa pintxoaren osagaiak antxoa, aza egosia, azeitunak, ogi xigortua, limoia, eskarola, azukrea, ozpina, oliba olioa eta ardo txuria dira. Gezala eta Martiarena pozik daude lortutako emaitzarekin: “Pintxoa pentsatu bezala atera zaigu, eta pintxo originalenaren saria eskuratu izanagatik oso pozik gaude”. Pintxoa Hondarribiko Batzokian dastatzeko aukera dago orain.
Txapelketako finalera iritsi ziren pintxoak Marvao herriko establezimenduetan jarri zituzten dastatzeko, eta hondarribiarren pintxoa Snack Bar Trigueiro tabernan jarri zuten: lehiak iraun bitartean bisita gehien jaso zuen taberna izan zen. Gezala, tabernara gerturatzen ziren bisitariei Euskal Herriko pintxoen gaineko azalpenak ematen saiatu zen, baita txapelketan aurkeztu zuen pintxorena ere. Gainera, itsasoko eta baratzeko elikagaiek bertako produktuetan duten garrantzia nabarmendu zuen.
Gezalaren pintxoa probatu zutenei, pintxoa hotza izatea harritu zien, baita antxoaren itsas zaporea eta azaren gozotasunaren arteko nahasketa.
Bestalde, Bixente Muñoz hiriko sukaldariari eskaini zion Jose Antonio Gallego Consuegrako (Toledo, Espainia) sukaldariak Marvaon aurkeztu zuen pintxoa.

