Gipuzkoako txapelketa jokatzen jarraituko dute asteburuan
pilota parrtudak asteburuan gipuzkoako txapelketaren barruan
Gipuzkoako txapelketako partidak jokatzen jarraituko dute Fanderiako udal pilotalekuan. Etzi larruzko paleta nagusiko 2. mailako Landare eta Usurbilgo pilotariak ariko dira aurrez aurre 20:30etik aurrera. Eskuz binakako nagusien 3. mailan, berriz, EPLEko Jon Romero Antigua 2ko Imanol Bergararen aurka jokatuko du.
Gomazko paleta nagusiko 2. mailako Batzokiko Javier Martinez Altzatarra 2 taldeko Ignacio Martinezen kontra ariko da etzidamu 10:45ean. Amaitzeko, 3. mailako eskuz binakako nagusiek partida jokatuko dute etzidamu 17:45ean. EPLE2 eta gaztelekuko pilotariak ariko dira aurrez aurre.
