Transhumantziaren bidetik Araiaraino
Igandeko irteerarekin bukatutzat emango du Itsastarrak-ek Transhumantziaren Ibilbidea. Arantzazun irteera eta Araian (Araba) helmuga. Horixe Itsastarrak eta Herrerako Mendi Zaleak taldekoek elkarrekin antolatu duten irteeraren ibilbidea. Bost etapatan ...
Igandeko irteerarekin bukatutzat emango du Itsastarrak-ek Transhumantziaren Ibilbidea.
Arantzazun irteera eta Araian (Araba) helmuga. Horixe Itsastarrak eta Herrerako Mendi Zaleak taldekoek elkarrekin antolatu duten irteeraren ibilbidea.
Bost etapatan Transhumantziaren Ibilbidea osatu dute Trintxerpe aldeko mendizaleek. Igandekoa azken irteera dute, eta antolatzaileen esanetan, orain arteko errazena izango da. Ohartarazi dutenez, basoan barrena egingo dute ia ibilbide osoa.
Autobusa 07:15ean irtengo da Trintxerpeko Azokatik.
