Urumeako biraren 6. etapa antolatu du Urdaburuk
Urumeako 6. etapa antolatu du Urdaburu Mendizale elkarteak
Urdaburu Mendizale Elkarteak Urumeako biraren 6. etapa antolatu du hilaren 19rako. Zubietan hasi eta Arantzan amaituko duten bost ordu eta erdiko ibilbidean, Loizate, Arainburu eta Araña gailurretatik pasako dira. Ibilaldian parte hartu nahi dutenek, Urdaburu elkartera joan behar dute izena ematera astearte eta ostegunetan 20:30etik 22:00etara edo egun eta ordu beretan 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu. Irteera 7:30etan egingo dute Zumardiko autobus geltokitik.
