Anbulatorio berrirako lanak hasiko dira
Behin behinean eraiki behar duten anbulatorio berrirako lanak hasiko direla eta, astelehenetik aurrera ezingo da Usozen aparkatu. Udalak nahi baino gehiago luzatu da lanen hasiera, azaldu dutenez, lehiaketa publikoan parte hartu zuen enpresa batek errekurtsoa jarri zuelako, prozedura geldiaraziz. Errekurtso horren ebazpena lehengo urriaren 28an aditzera eman zenez, Osakidetzak lanen hasiera agindu du, eta obrak berehala hasiko direla esan dute. Anbulatorioa behin-behinekoa dela gogorarazi dute udaletik, behin betikoa, herriarentzako beharrezkoak diren beste hainbat ekipamenduekin batera, Luzuriagako bigarren fasean aurreikusita dagoelako. “Horregatik, Eusko Jaurlaritzari dei egiten diogu lehenbailehen bigarren fase horri ekin diezaion”, esan dute udaleko iturriek. Edozein zalantza izanez gero, Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko gomendioa luzatu diete herritarrei.
Behin behinean eraiki behar duten anbulatorio berrirako lanak hasiko direla eta, astelehenetik aurrera ezingo da Usozen aparkatu. Udalak nahi baino gehiago luzatu da lanen hasiera, azaldu dutenez, lehiaketa publikoan parte hartu zuen enpresa batek errekurtsoa jarri zuelako, prozedura geldiaraziz. Errekurtso horren ebazpena lehengo urriaren 28an aditzera eman zenez, Osakidetzak lanen hasiera agindu du, eta obrak berehala hasiko direla esan dute.
Anbulatorioa behin-behinekoa dela gogorarazi dute udaletik, behin betikoa, herriarentzako beharrezkoak diren beste hainbat ekipamenduekin batera, Luzuriagako bigarren fasean aurreikusita dagoelako. “Horregatik, Eusko Jaurlaritzari dei egiten diogu lehenbailehen bigarren fase horri ekin diezaion”, esan dute udaleko iturriek.
Edozein zalantza izanez gero, Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko gomendioa luzatu diete herritarrei.
