Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

‘Apaizac Obeto’ film dokumentala estreinatuko dute gaur ETB1en

URTZI URKIZU / BERRIA XVI. mendean Kanadara joaten ziren euskal arrantzaleen gorabeherak kontatzen dituen Apaizac Obeto film dokumentala estreinatuko du gaur ETB1 kateak, 22:35ean. Orio Produkzioak ekoizpen etxeak egin du lana, eta Jon Maiak zuzendu. Pasaiako Albaola itsas kultur erakundeak duela bost urte espedizio berritzaile bat egin zuen, euskal itsasgizonen istorio harrigarri bat kontatzeko: XVI. mendeko euskaldunen balearen eta bakailoaren arrantza Kanadako Ipar Atlantikoan. Lur haiei mapa zaharrenetan Nouvell Biscay (Bizkaia Berria) esaten zitzaien garai batean. Izan ere, urtero-urtero milaka euskaldunek Atlantikoa gurutzatzen zuten, Mundu Berriaren iparraldeko ur arrotz eta urrunetan lan egiteko. Apaizac Obeto espedizioan, sei euskaldunek eta Kanadako mik’maq amerindiar batek XVI. mendeko marinelen azalean jartzeko ahalegina egin zuten. 41 egunean 2.000 kilometro egin zituzten, Quebecetik Labradorreraino. Espedizioko protagonista handienetakoa Beothuk izango da, San Joan galeoiarekin batera hondoratuta, Kanadako itsas arkeologoek Labradorreko ur hotzetan aurkitutako balea txalupa zaharrenaren errepika berria. Pasaian eraiki zuten azken euskal balea txaluparen errepika berria. Txalupa horren bidaian Albaolako lagunek hainbat arrasto jarraituko dituzte: balearen lehenengo industria, euskararen eragina, Ipar Amerikako natiboekin harremanak, marinelen eguneroko bizitza eta abar. Jon Maia zuzendariak, espediziotik etorri eta gero, bidaiaren kronika jaso zuen liburu batean. Ondotik etorri zen ikus-entzunezko filma osatzeko proiektua. 120 ordutik gora zituzten grabatuak. “Zaila [...]

pasaiako hitza
Pasaia
2011/11/10

URTZI URKIZU / BERRIA

XVI. mendean Kanadara joaten ziren euskal arrantzaleen gorabeherak kontatzen dituen Apaizac Obeto film dokumentala estreinatuko du gaur ETB1 kateak, 22:35ean. Orio Produkzioak ekoizpen etxeak egin du lana, eta Jon Maiak zuzendu.

Pasaiako Albaola itsas kultur erakundeak duela bost urte espedizio berritzaile bat egin zuen, euskal itsasgizonen istorio harrigarri bat kontatzeko: XVI. mendeko euskaldunen balearen eta bakailoaren arrantza Kanadako Ipar Atlantikoan. Lur haiei mapa zaharrenetan Nouvell Biscay (Bizkaia Berria) esaten zitzaien garai batean. Izan ere, urtero-urtero milaka euskaldunek Atlantikoa gurutzatzen zuten, Mundu Berriaren iparraldeko ur arrotz eta urrunetan lan egiteko.

Apaizac Obeto espedizioan, sei euskaldunek eta Kanadako mik’maq amerindiar batek XVI. mendeko marinelen azalean jartzeko ahalegina egin zuten. 41 egunean 2.000 kilometro egin zituzten, Quebecetik Labradorreraino. Espedizioko protagonista handienetakoa Beothuk izango da, San Joan galeoiarekin batera hondoratuta, Kanadako itsas arkeologoek Labradorreko ur hotzetan aurkitutako balea txalupa zaharrenaren errepika berria. Pasaian eraiki zuten azken euskal balea txaluparen errepika berria. Txalupa horren bidaian Albaolako lagunek hainbat arrasto jarraituko dituzte: balearen lehenengo industria, euskararen eragina, Ipar Amerikako natiboekin harremanak, marinelen eguneroko bizitza eta abar.

Jon Maia zuzendariak, espediziotik etorri eta gero, bidaiaren kronika jaso zuen liburu batean. Ondotik etorri zen ikus-entzunezko filma osatzeko proiektua. 120 ordutik gora zituzten grabatuak. “Zaila izan zen material bolumen horrekin lan egitea. Baina, liburuarekin egindako lanari esker, argi nekien zer eta nola kontatu nahi nuen”, azaldu zion Maiak BERRIAri filma amaitu zuenean. “Abenturaren eta historiaren arteko konbinazioa egin nahi izan dut. Asmoa izan da orain arte oso modu historizistan tratatu izan den gai bat, filmak kontatzen duen itsas epopeia hori, publiko zabalari era erakargarri eta ulergarrian aurkeztea”. Horretarako, adituen zigilu eta zorroztasun zientifikoa izan du lagun Maiak.

Itsasoa kultura eta memoria putzu sakona dela aldarrikatu nahi du Orio ekoizpen etxearen film dokumentalak.

XVI. mendeko arrantzaleek dute protagonismo nagusia filmean, eta espedizioan parte hartu zutenak itzalean gelditzen dira. “Filmean gu panpina soil batzuk baino ez gara ia-ia. Txalupa bera da protagonista. Dokumentalean esaten den bezala, txalupa objektu bat zen hasieran, eta guk bizia eman genion”, dio Maiak.

Era berean, bertsolari eta zuzendariak azaldu du itsasoari ikuspuntu kulturaletik eta historikorik begiratzeko ahalegina egin zutela: “Milaka istorio ditugu euskaldunok itsas azpian hondoratuta, munduko itsaserri handienetako bat bihurtu gaituztenak, kostalde murritza izan arren”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.