Hiru auzo elkarterekin bilduko da udala
Azken asteotan bezala, datorren astean ere bilerak egingo ditu udalak herriko auzo elkarteekin. Datorren astean, hiru elkarterekin bilduko da: Kaputxinoak, Erdigunea eta Igantzi. Astelehenean Kaputxinoen auzo elkartean izango da, 19:30ean; asteartean E...
Azken asteotan bezala, datorren astean ere bilerak egingo ditu udalak herriko auzo elkarteekin. Datorren astean, hiru elkarterekin bilduko da: Kaputxinoak, Erdigunea eta Igantzi. Astelehenean Kaputxinoen auzo elkartean izango da, 19:30ean; asteartean Erdigunekoen txanda izango da, eta Reina aretoan elkartuko dira, ordu berean. Azkenik, ostegunea, Igantziko auzo elkartean egingo dute bilkura, 19:30ean.
Batzar horietara Julen Mendoza alkatea eta Luisma Diez Hirigintza zinegotzia joango dira auzoko egoera eta arazoak gertutik ezagutzeko asmoz.
