Kontzertuak egingo dituzte bihar, gaztetxean
Gazte Bozkaren aurkezpena egingo dute bihar, gaztetxean: “Une garrantzitsu eta historiko honetan, giza eskubide guztien errespetuan oinarritutako bake eszenatoki bat erdiesteko aukera inoiz baino argiagoa da”. Testuinguru horretan, “e...
Gazte Bozkaren aurkezpena egingo dute bihar, gaztetxean: “Une garrantzitsu eta historiko honetan, giza eskubide guztien errespetuan oinarritutako bake eszenatoki bat erdiesteko aukera inoiz baino argiagoa da”. Testuinguru horretan, “ezkertiar eta independentistak” diren kateek elkartu eta komunean dituzten arazoei irtenbidea emateko aukera “paregabea” ikusten dute, eta biharko ekimena hor kokatzen da. Hala, hainbat ekitaldi prestatu dituzte, hala nola, Irrintzi eta talde sorpresaren kontzertuak. Luntxa ere izango dela jakinarazi dute. Ekimena 20:30ean hasiko da.
