Sexuen arteko berdintasuna bermatzeko proposamena egin du Bilduk
Hondarribian emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatzeko lan egiten duten elkarte eta kolektiboek, baita Bilduk ere, Berdinketaren agentearen irudia sortu nahaian, Udal Ordenantza bat onartzea proposatu dute. Duela 14 urte onartu zuten Udal Pla...
Hondarribian emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatzeko lan egiten duten elkarte eta kolektiboek, baita Bilduk ere, Berdinketaren agentearen irudia sortu nahaian, Udal Ordenantza bat onartzea proposatu dute. Duela 14 urte onartu zuten Udal Planean, “emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatzeko ekintzak aurreikusi ziren, baina azken hauek ez dira bete espero zen moduan”, azaldu du Bilduk.
Herriko elkarte, kolektibo eta Bilduk, duela 14 urte onartu zuten Plana “zaharkituta geratu dela pentsatzen dugu, hortaz ezinbestekotzat jotzen dugu, Udaletxeak udalerriari, sexuen arteko berdintasuna bermatzeko zeregina aurrera eramateko tresna bat eskaintzea”.
Berdinketaren agentea
Lehenengo urrats bezala, Udal Plana egin bitartean, Udal Ordenantza bat onartzea proposatu du Bilduk, eta Berdinketaren agentearen irudia sortu nahi dute. Proposamena aurrera ateratzeko bidean, asteazken goizean, Udal Ordenantzaren zirriborroa aurkeztu zieten Bilduk bai Gobernu taldeari, bai oposizioan dauden taldeei ere.
Bestalde, “kolektibo batzuek egindako Emakumearentzako Kontseiluaren eskaria babesten dugu, non berdintsasunaren alde lan egiten duten elkarteak, saregileak, emakume senegaldarrak, Jaizkibel konpainia, edo berdintasunaren alde lan egiteko gogoa duten, baina elkartekide ez diren emakumeak egongo lirateke”.
