Urteko lehenengo derbia
Asteburu honetan derbia izango da Errenteria-Oreretan. Erregional Preferenteko herriko bi taldeak, Beti Ona eta Touring, nor baino nor ariko dira. Lehia garrantzitsua izango dira, lehen postuetarako borrokan sartuta dabiltzalako biak. Touring dago aurretik sailkapen nagusian laugarren, baina bi puntuko aldea besterik ez dio ateratzen Beti Onari (seigarren dago). Hala ere, aurreko partidan nagusitasunez gailendu zitzaion Touring Lengokoak-i: 3-1. Beti Onak, berriz, bana berdindu zuen Kostkas Miren Bihotzaren kontra, baina arerioaren zelaian. Etzi izango da lehia, 16:00etan, Beraungo zelaian.
Asteburu honetan derbia izango da Errenteria-Oreretan. Erregional Preferenteko herriko bi taldeak, Beti Ona eta Touring, nor baino nor ariko dira. Lehia garrantzitsua izango dira, lehen postuetarako borrokan sartuta dabiltzalako biak. Touring dago aurretik sailkapen nagusian laugarren, baina bi puntuko aldea besterik ez dio ateratzen Beti Onari (seigarren dago). Hala ere, aurreko partidan nagusitasunez gailendu zitzaion Touring Lengokoak-i: 3-1. Beti Onak, berriz, bana berdindu zuen Kostkas Miren Bihotzaren kontra, baina arerioaren zelaian.
Etzi izango da lehia, 16:00etan, Beraungo zelaian.
