Zaborra, denen kezka
2010-2011 ikasturtean Errenteria-Oreretako zortzi ikastetxetako —Beraun Berri, Cristobal Gamon, Koldo Mitxelena, Langaitz Ikastola (LHI eta BHI), Orereta Ikastola, Gurutzearen Alabak eta Don Bosco— 3.583 ikasle hondakinen gaia jorratzen aritu dira Eskola Agenda 21en barruan. Atzo bukatu zuten ibilbide hori, eta udalaren irakurketa entzutea izan da azken pausoa. Hala, hainbat ikasle udalbatzarrean izan ziren atzo alkatearen azalpenak entzuten. Udaberrian ere gauza berbera egin zuten, baina orduan ikasturtean egindako ikerketatik aterako ondorioak helarazi zizkioten Udalbatzari. Atzo, horren erantzuna jaso zuten. Hondakinen arloan udala datorren urterako plan bat egiten ari dela aurreratu zuen alkateak: Hondakinen Kudeaketa Plana. Hala, ikasleek egindako hainbat proposamen hor aztertuko dituztela jakinarazi zien ikasleei. Hala ere, beste zenbait eskaera udalaren eskumenetatik ateratzen direla esan zuen Mendozak, eta San Marko Mankomunitatean aztertzen direla: materia organikoaren konposta bultzatzea; pila, olio, arropa, zapata eta osagarrien edukiontzi gehiago jartzea; edukiontziak haur eta ezinduentzako egokitzea; edukiontzien garbiketa maiztasuna handitzea; eta gaikako bilketaren zikloa egiaztatzea. Zorionak Ikasleak egindako lanarengatik zoriondu zituen alkateak: “Lan handia egin duzuela entzun dut, zorionak. Lan eredugarria izan da”. Ahalegin berbera egiteko eskatu die aurten, ura, energia eta hondakinak ikusi ostean, beste gai berri bat aztertu beharko baitute: biodibertsitatea. Ekainean berriro proposamenak azalduko dizkiote Udalbatzari, “eta gu horiei erantzuten saiatuko gara”, [...]
2010-2011 ikasturtean Errenteria-Oreretako zortzi ikastetxetako —Beraun Berri, Cristobal Gamon, Koldo Mitxelena, Langaitz Ikastola (LHI eta BHI), Orereta Ikastola, Gurutzearen Alabak eta Don Bosco— 3.583 ikasle hondakinen gaia jorratzen aritu dira Eskola Agenda 21en barruan. Atzo bukatu zuten ibilbide hori, eta udalaren irakurketa entzutea izan da azken pausoa. Hala, hainbat ikasle udalbatzarrean izan ziren atzo alkatearen azalpenak entzuten.
Udaberrian ere gauza berbera egin zuten, baina orduan ikasturtean egindako ikerketatik aterako ondorioak helarazi zizkioten Udalbatzari. Atzo, horren erantzuna jaso zuten.
Hondakinen arloan udala datorren urterako plan bat egiten ari dela aurreratu zuen alkateak: Hondakinen Kudeaketa Plana. Hala, ikasleek egindako hainbat proposamen hor aztertuko dituztela jakinarazi zien ikasleei.
Hala ere, beste zenbait eskaera udalaren eskumenetatik ateratzen direla esan zuen Mendozak, eta San Marko Mankomunitatean aztertzen direla: materia organikoaren konposta bultzatzea; pila, olio, arropa, zapata eta osagarrien edukiontzi gehiago jartzea; edukiontziak haur eta ezinduentzako egokitzea; edukiontzien garbiketa maiztasuna handitzea; eta gaikako bilketaren zikloa egiaztatzea.
Zorionak
Ikasleak egindako lanarengatik zoriondu zituen alkateak: “Lan handia egin duzuela entzun dut, zorionak. Lan eredugarria izan da”. Ahalegin berbera egiteko eskatu die aurten, ura, energia eta hondakinak ikusi ostean, beste gai berri bat aztertu beharko baitute: biodibertsitatea. Ekainean berriro proposamenak azalduko dizkiote Udalbatzari, “eta gu horiei erantzuten saiatuko gara”, adierazi du Mendozak.
Eskaerak
Hondakinen gaineko sentsibilizazio kanpaina. 2012ko aurrekontuetan horretara diru kopuru bat bideratzeko asmoa du udalak.
Graffitientzako paretak eta kartelentzako panelak. Galtzarabordan eta Iztietan badirela jakinarazi du Mendozak, eta kartelentzako panelak, berriz, urtean zehar ere jartzea aztertzen ari direla esan du.
Jaietan zaborra ahal den gehien murriztea. Gai hori datorren urterako lantzen ari diren Hondakinen Kudeaketa Planean sartuko dutela aurreratu du Mendozak.
Zaborra banatzeko zaborrontzi hirukoitzak. Papera, ontziak eta errefusarentzako edukiontziak herriko zenbait tokitan jartzea aztertzen ari da udala.
Hondakinak murrizteko panelak. Hondakinen Kudeaketa Planean sartuko dute.
Txakurren gorotzentzako edukiontziak eta jabeentzako sentsibilizazio kanpaina. Sentsibilizazio kanpaina egingo dutela aurreratu du alkateak, baina arau-hausteak egiten dituztenentzako isunak izango direla. Txakurrentzako guneak egitea ere aztertzen ari dira.
Zigarroentzako hautsontziak. Zigarro eta txikleentzako hautsontziak jartzea zein puntura arte den eraginkorra ari dira aztertzen.
Hondakinen tasetan birziklatzea saritzea. Onartu dituzten tasetan establezimenduentzako %20ko hobaria biltzen dela jakinarazi du Mendozak.
Inplikazio handiagoa. Garbiketa zerbitzuei arreta berezi bat eskatuko diote.
