Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Magostoa ospatuko dute galiziarrek aste honetan

Gaztainerre jaia larunbatean izango da Trintxerpen, baina badira ekimen gehiago, bihartik hasita. Fato Cultural Galegok antolatuta Magostoa ospatuko du aste honetan Galiziako komunitateak Pasaian. Gaztainerre jaiak ematen dio izena jaiari, horixe esan nahi baitu magosto-k galizieraz, baina gaztainak jatera mugatu ez, eta haren testuinguruan bestelako jarduerak antolatzen ditu urtero Pasaian Galiziako kulturaren alde lanean diharduen elkarteak. Hala, bihar bertan sinesdunek meza galizieraz ospatzeko aukera izango dute. Etzi, berriz, fedeak politikari utziko dio tartea. Uxio Breogan Dieguezek, hitzaldia emango du San Pedron, O soberanismo galego na emigrazón izenburupean. Uxio Breogan, historian lizentziaduna da, eta Alexandre Boveda Katedrako Dokumentazio eta Ikasketa Zentroaren zuzendaria. Txirikila txapelketa Kirol tradizionalak ere badu lekua Magostoaren barruko ospakizunetan. Azken hiru urteetan, Donibanen, eta Bixi-Bixi elkartearekin elkarlanean, Pasaiako Badia Txirikila Txapelketa antolatu dute bi elkarteek. Larunbata goizean izango da txapelketa, Donibaneko plazan. Txirikila, antzinako pilota jolasa da, Euskal Herrian nahiz Galizian jolasten zena. Galiziarrek Billarda deitzen diote kirolari. Bi makilekin jolasten da txirikilara. Makil txikienak bi punta ditu eta makil handiago batekin jotzen zaio. Pilota ateratzean jotzen den bezala. Pilota ahalik eta urrutien jaurtitzea da jokoaren helburua. Zendutako marinelak gogoan Arrantzan zebiltzala itsasoan zendutako marinelei egingo dieten omenaldiarekin bukatuko da igandean Magostoa. Urtero legez, San Pedroko Torrean bilduko [...]

pasaiako hitza
Pasaia
2011/11/16

Gaztainerre jaia larunbatean izango da Trintxerpen, baina badira ekimen gehiago, bihartik hasita.

Fato Cultural Galegok antolatuta Magostoa ospatuko du aste honetan Galiziako komunitateak Pasaian. Gaztainerre jaiak ematen dio izena jaiari, horixe esan nahi baitu magosto-k galizieraz, baina gaztainak jatera mugatu ez, eta haren testuinguruan bestelako jarduerak antolatzen ditu urtero Pasaian Galiziako kulturaren alde lanean diharduen elkarteak.

Hala, bihar bertan sinesdunek meza galizieraz ospatzeko aukera izango dute. Etzi, berriz, fedeak politikari utziko dio tartea. Uxio Breogan Dieguezek, hitzaldia emango du San Pedron, O soberanismo galego na emigrazón izenburupean.

Uxio Breogan, historian lizentziaduna da, eta Alexandre Boveda Katedrako Dokumentazio eta Ikasketa Zentroaren zuzendaria.

Txirikila txapelketa
Kirol tradizionalak ere badu lekua Magostoaren barruko ospakizunetan. Azken hiru urteetan, Donibanen, eta Bixi-Bixi elkartearekin elkarlanean, Pasaiako Badia Txirikila Txapelketa antolatu dute bi elkarteek. Larunbata goizean izango da txapelketa, Donibaneko plazan.

Txirikila, antzinako pilota jolasa da, Euskal Herrian nahiz Galizian jolasten zena. Galiziarrek Billarda deitzen diote kirolari. Bi makilekin jolasten da txirikilara. Makil txikienak bi punta ditu eta makil handiago batekin jotzen zaio. Pilota ateratzean jotzen den bezala. Pilota ahalik eta urrutien jaurtitzea da jokoaren helburua.

Zendutako marinelak gogoan
Arrantzan zebiltzala itsasoan zendutako marinelei egingo dieten omenaldiarekin bukatuko da igandean Magostoa. Urtero legez, San Pedroko Torrean bilduko dira galiziarrak, lore eskaintza egiteko. Trintxerpeko Azokatik irtengo dira lehenik, Triskela dantza taldeko gaita jotzaileek lagunduta. Eguraldi txarra egingo balu, omenaldia arrandegian egingo dutela ohartarazi dute.

Egitaraua

  • Bihar, osteguna. 19:00etan, meza galizieraz, Trintxerpeko Karmengo Amaren parrokian.
  • Etzi, ostirala. O soberanismo galego na emigrazón izeneko hitzaldia, Uxio Breogan Dieguezen eskutik, 10:00etatik aurrera, San Pedroko Udal Aretoan.
  • Etzidamu, larunbata. 11:00etan, Pasaiako Badia III. Txirikila Txapelketa Donibaneko Santiago plazan. 18:30ean, Gaztainerre jaia Trintxerpeko pilotalekuan.
  • Igandea. 13:00etan, San Pedroko Torrean, itsasoan hil diren arrantzaleei omenaldia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.