Santomasetan txosna eskatzeko epea bihar bukatuko da
Txosnak abenduaren 21eko goizeko hamarretatik 22ko goizaldeko 00:30era egon daitezke zabalik Bihar bukatuko da abenduaren 21ean Urdanibia plazan egingo den Santo Tomas Eguneko azokan txozna jarri nahi duten elkarteek eskaera egiteko duten epea. Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen eta Kirol Erakundeen Erregistroan izena emandako kultur, kirol, aisia edo gizarte elkarteek egin dezakete eskaera, bai eta Irungo Lehen Hezkuntzako eta Batxilergoko Institutuetako eta Helduen Eskolako ikasleek ere. Santomasetako txosnen ordutegia abenduaren 21eko 10:00etatik, abenduaren 22ko 00:30 artekoa izango da. Eskariak aurkezteko interesa dutenek Hiritarra Atenditzeko Zerbitzuaren (HAZ) bulegora joan behar dute (Juan de la Cruz kalea, 2). Bost txozna jartzeko baimena emango dute; zozketaz erabakiko dira bi, eta beste hiruak norentzako izango diren udalak erabakiko du, zuzeneko kontzesioaren bitartez. Zozketa publikoa izango da, eta abenduaren 2an egingo da, 13:00etan, udaletxeko ekitaldi aretoan. Jaialdia eta erakusketa Olentzero eta Gabon kanten jaialdirako, eta olentzeroen eta jaiotzen erakusketan parte hartzeko izena emateko epea irekita dago. Batean zein bestean parte hartu nahi dutenek abenduaren 10a baino lehen eman behar dute izena HAZ bulegoan. Kantu jaialdia abenduaren 24an izango da, 18:45etik aurrera, San Juan Harria plazan —udalak uste du aparkalekuko eta plazako lanak Eguberrietarako bukatuko dituztela—. Hamabi kidez edo gehiagoz osaturiko taldeak izango dira; bakoitzak gutxienez bi abesti [...]
Txosnak abenduaren 21eko goizeko hamarretatik 22ko goizaldeko 00:30era egon daitezke zabalik
Bihar bukatuko da abenduaren 21ean Urdanibia plazan egingo den Santo Tomas Eguneko azokan txozna jarri nahi duten elkarteek eskaera egiteko duten epea. Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen eta Kirol Erakundeen Erregistroan izena emandako kultur, kirol, aisia edo gizarte elkarteek egin dezakete eskaera, bai eta Irungo Lehen Hezkuntzako eta Batxilergoko Institutuetako eta Helduen Eskolako ikasleek ere. Santomasetako txosnen ordutegia abenduaren 21eko 10:00etatik, abenduaren 22ko 00:30 artekoa izango da.
Eskariak aurkezteko interesa dutenek Hiritarra Atenditzeko Zerbitzuaren (HAZ) bulegora joan behar dute (Juan de la Cruz kalea, 2). Bost txozna jartzeko baimena emango dute; zozketaz erabakiko dira bi, eta beste hiruak norentzako izango diren udalak erabakiko du, zuzeneko kontzesioaren bitartez. Zozketa publikoa izango da, eta abenduaren 2an egingo da, 13:00etan, udaletxeko ekitaldi aretoan.
Jaialdia eta erakusketa
Olentzero eta Gabon kanten jaialdirako, eta olentzeroen eta jaiotzen erakusketan parte hartzeko izena emateko epea irekita dago. Batean zein bestean parte hartu nahi dutenek abenduaren 10a baino lehen eman behar dute izena HAZ bulegoan.
Kantu jaialdia abenduaren 24an izango da, 18:45etik aurrera, San Juan Harria plazan —udalak uste du aparkalekuko eta plazako lanak Eguberrietarako bukatuko dituztela—. Hamabi kidez edo gehiagoz osaturiko taldeak izango dira; bakoitzak gutxienez bi abesti kantatu beharko ditu, eta horietako bat Olentzero izango da.
Abenduaren 16ko eguerdian zozketa egingo dute Kultura eta Kirol Sailaren egoitzan, kantu jaialdian parte hartuko duten taldeen ordena eta ordutegia zehazteko. Talde bakoitzeko ordezkari batek egon beharko du zozketan.
Parte hartuko duen abesbatza bakoitzak 110 euroko saria izango du, baldin eta sail bakoitzeko zortzi talde aukezten badira gehienez; gehiago balira, diru kopurua proportzioan banatuko dute. Horrez gain, abesbatza jarduerarengatik udalaren ohiko diru laguntza jasotzen dutenek, beste 50 euro jasoko dute, jaialdian parte hartzeagatik.
Olentzero eta jaiotzak
Olentzeroen eta jaiotzen erakusketa abenduaren 16tik 24ra egingo dute, Amaia Kultur Zentroan (Lopez Bezerra kaleko atetik sartuta). Parte hartzaileek abenduaren 14tik 16ra aurkeztu beharko dituzte lanak.
Honetan ere bi maila egongo dira, 16 urtetik beherakoak eta gorakoak bereiziz. Atal bakoitzeko lau lan onenei 50 euroko saria emango diete.
