
Hamar urte pasatu dira Portuak Euskara Plana onartu zuenetik, eta atzo, Portu Agintaritzako azken lau presidenteak batu ziren urteurrenerako propio lantzen ari diren bideoaren grabaziorako. 2001ean jarri zuten martxan Portuan Euskara Plana, Joxe Ignacio Espel Agintaritzako buru zela. Haren atzetik Joxe Juan Gonzalez Txabarri, Miguel Buen eta Lucio Hernando izan dira portuaren lehendakaritzan, eta atzo aditzera eman zutenez, denek egin dute bat Euskara Planean.

Bihar bukatuko da hauteskunde kanpaina, eta Amaiurren aldeko botoa emateko ekimena egingo dute bihar Lezon. Horrela, auto karabana egingo dute herriko kaleetatik zehar. Ibaiondo parean jarri dute zita, arratsaldeko zazpietan.


Amaiur koalizioak kanpainia amaiera ekitaldia burutuko du bihar, ostiralarekin, Urdanibia plazan, 19:30etik hasita. Asteartean Eusko Alkartasunaren egoitzan eginiko prentsaurrean, koalizioaren Bidasoko ordezkariek ”norbanako eskubide zein esku...

Gaur, erakusleihoetatik urrun geratzen diren liburuetaz mintzatuko dira Carlos Agustinek zuzentzen duen literatura mintegian. Ohi bezala, arratsaldeko seietan elkartuko dira Ikust Alaia udal liburutegian (Kale Nagusia, 24).

Larunbaterako Bazkide Eguna antolatu du Aljarafe kulturguneak. Ekitaldi nagusia afaria izango da, eta afalostean musika eta dantzak ez dira faltako. Parte hartzeko aurretik izena eman beharko da honako telefono zenbakian: 615 76 97 19. Egitaraua 20:30e...

Suhiltzaileak atzo arratsaldean Akartegi auzoan autokarabana bat kiskali eta beste ibilgailu bat kaltetu zuen sua zerrek eragin zuen ikertzen ari dira. Arratsaldeko seiak aldera izan zen gertakaria, Juan Inazio Iztueta kalean. Bertaratu ziren ertzainen esanetan, sua Mantzinenea kaleko etxe baten lorategian piztu zen, Juan Inazio Iztueta kalera ematen duen aldeko hesian. Su garrek ondoan aparkatuta zegoen autokarabana bat hartu zuten, eta haren atzean zegoen autora iritsi ziren. Larrialdi zerbitzuan arratsaldeko seiak baino minutu batzuk gutxiago zirela jaso zuten abisua, eta bi suhiltzaile kamioi joan ziren gertakariaren lekura. Ertzainek Baserritar etorbideko sarrera itxi zuten autoentzako, eta Juan Inazio Iztueta kalearen erdialdetik Donostia kaleraino oinezkoentzako kordoia ezarri zuten, jende ugari elkartu baitzen sutan zeuden ibilgailuak ikustera. Ertzainen arabera “seiretan hartu du suak indarrik handiena”. Autokarabana erabat kiskalita geratu zen, baita autoaren aurrealdea ere. Nolanahi ere, suhiltzaileek sua gehiago zabaltzea galerazi zuten. Anbulantzia bat ere bertaratu zen, baina ez zen zauriturik egon. Goizaldean kaltetutako ibilgailuak erretiratu dituzte, eta gaur goizean suhiltzaileak gertatutakoa ikertzen ari dira, sua nola piztu zen argitzeko.

Bihar zabaltzen da epea emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzearen alde lanean ari diren gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeek diru laguntza eska dezaten. Hilaren 25era arteko epea dute interesdunek. Eskaera-eredua Pasaiako Udaleko Gizarte ...

Gaur goizean Lezoko Udalak hirigintzaren arloan dituen lan ildoak aurkeztu ditu. Horrela, Olatzarreko eta Isasti plaza arteko eremuan babes ofizialeko 66 etxe egitea da lehentasunetako bat (30 etxe tasatu ere egingo dituzte, baita salmenta librekoak er...

Seaskaren aldeko jaialdia antolatu dute Haurtzaro Ikastolako eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak hilarek 26rako. Hiru talde ariko dira Elorsoroko taula gainean: Esne Beltza, Betagarri eta Bad Sound System. Sarrerak ohiko tokietan daude salgai, eta hamar euro balio dute aurrez erosita. Egunean bertan ere jarriko dituzte salgai Elorsoroko lehiatilan, hamahiru eurotan. Gaur aurkeztu dute jaialdia. Aurkezpenean izan dira Xabier Solano Esne Beltzako kidea; Ane Badiola Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko kidea; Asier Legorburu Kultura zinegotzia; Paxkal Indo Seaskako lehendakaria eta Sorkunde Lekuona Haurtzaro Ikastolako zuzendaria.

Igandeko hauteskunde kanpainaren barruan, Jose Antonio Santano alkatea eta hainbat zinegotzi sozialistek larrosak banatuko dituzte gaur eta bihar Irunen. Gaur Olaketan, Euskal Herria etorbidean eta Larreaundin egingo dute kanpainia, 17:00etatik aurrera...

Hilaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, bihar bi ekitaldi egingo dituzte Irunen. I-Romi emakume ijtoen elkarteak jabetze tailer bat antolatu du goizerako, eta Gaurko Andreak-ek hitzaldi bat arratsalderako. Jabet...

Bihar goizean Tokiko Gobernu Batzarraren Ohiko Bilkura egingo dute, eta hiru puntu izango dituzte eztabaidatzeko. Gobernu Batzarrak hilaren 4an egindako akta irakurri eta onartzeaz gain, argindarraren horniketa Iberdrola Generacion SAUri esleitzea ezta...