Argindarraren horniketa Iberdrolari esleitzea eztabaidatuko dute
Bihar goizean Tokiko Gobernu Batzarraren Ohiko Bilkura egingo dute, eta hiru puntu izango dituzte eztabaidatzeko. Gobernu Batzarrak hilaren 4an egindako akta irakurri eta onartzeaz gain, argindarraren horniketa Iberdrola Generacion SAUri esleitzea ezta...
Bihar goizean Tokiko Gobernu Batzarraren Ohiko Bilkura egingo dute, eta hiru puntu izango dituzte eztabaidatzeko. Gobernu Batzarrak hilaren 4an egindako akta irakurri eta onartzeaz gain, argindarraren horniketa Iberdrola Generacion SAUri esleitzea eztabaidatuko dute. Horrez gain, Txirrita Maleo kalean nabe industria bat egokitzeko obra baimena eta tailer mekanikorako sailkatutako jarduera lizentzia ematea jorratuko dute.