Bazkide Eguna egingo du Aljarafek
Larunbaterako Bazkide Eguna antolatu du Aljarafe kulturguneak. Ekitaldi nagusia afaria izango da, eta afalostean musika eta dantzak ez dira faltako. Parte hartzeko aurretik izena eman beharko da honako telefono zenbakian: 615 76 97 19. Egitaraua 20:30e...
Larunbaterako Bazkide Eguna antolatu du Aljarafe kulturguneak. Ekitaldi nagusia afaria izango da, eta afalostean musika eta dantzak ez dira faltako. Parte hartzeko aurretik izena eman beharko da honako telefono zenbakian: 615 76 97 19.
Egitaraua
20:30ean. Beraungo anbulatorioko geltokitik aterako da autobusa Hondarribiko Ardora jatetxera.
21:00etan. Zuzendaritza batzordeak agintari eta gonbidatuei ongietorria egingo die, eta ohorezko ardoa emango die.
21:30ean. Senidetasun Afaria.
00:00etan: Rocio agurra eta sevillanak.