Autokarabana bat eta kotxe bat kiskalita Juan Inazio Iztueta kalean
Suhiltzaileak atzo arratsaldean Akartegi auzoan autokarabana bat kiskali eta beste ibilgailu bat kaltetu zuen sua zerrek eragin zuen ikertzen ari dira. Arratsaldeko seiak aldera izan zen gertakaria, Juan Inazio Iztueta kalean. Bertaratu ziren ertzainen esanetan, sua Mantzinenea kaleko etxe baten lorategian piztu zen, Juan Inazio Iztueta kalera ematen duen aldeko hesian. Su garrek ondoan aparkatuta zegoen autokarabana bat hartu zuten, eta haren atzean zegoen autora iritsi ziren. Larrialdi zerbitzuan arratsaldeko seiak baino minutu batzuk gutxiago zirela jaso zuten abisua, eta bi suhiltzaile kamioi joan ziren gertakariaren lekura. Ertzainek Baserritar etorbideko sarrera itxi zuten autoentzako, eta Juan Inazio Iztueta kalearen erdialdetik Donostia kaleraino oinezkoentzako kordoia ezarri zuten, jende ugari elkartu baitzen sutan zeuden ibilgailuak ikustera. Ertzainen arabera “seiretan hartu du suak indarrik handiena”. Autokarabana erabat kiskalita geratu zen, baita autoaren aurrealdea ere. Nolanahi ere, suhiltzaileek sua gehiago zabaltzea galerazi zuten. Anbulantzia bat ere bertaratu zen, baina ez zen zauriturik egon. Goizaldean kaltetutako ibilgailuak erretiratu dituzte, eta gaur goizean suhiltzaileak gertatutakoa ikertzen ari dira, sua nola piztu zen argitzeko.
Suhiltzaileak atzo arratsaldean Akartegi auzoan autokarabana bat kiskali eta beste ibilgailu bat kaltetu zuen sua zerrek eragin zuen ikertzen ari dira. Arratsaldeko seiak aldera izan zen gertakaria, Juan Inazio Iztueta kalean. Bertaratu ziren ertzainen esanetan, sua Mantzinenea kaleko etxe baten lorategian piztu zen, Juan Inazio Iztueta kalera ematen duen aldeko hesian. Su garrek ondoan aparkatuta zegoen autokarabana bat hartu zuten, eta haren atzean zegoen autora iritsi ziren.
Larrialdi zerbitzuan arratsaldeko seiak baino minutu batzuk gutxiago zirela jaso zuten abisua, eta bi suhiltzaile kamioi joan ziren gertakariaren lekura. Ertzainek Baserritar etorbideko sarrera itxi zuten autoentzako, eta Juan Inazio Iztueta kalearen erdialdetik Donostia kaleraino oinezkoentzako kordoia ezarri zuten, jende ugari elkartu baitzen sutan zeuden ibilgailuak ikustera.
Ertzainen arabera “seiretan hartu du suak indarrik handiena”. Autokarabana erabat kiskalita geratu zen, baita autoaren aurrealdea ere. Nolanahi ere, suhiltzaileek sua gehiago zabaltzea galerazi zuten. Anbulantzia bat ere bertaratu zen, baina ez zen zauriturik egon.
Goizaldean kaltetutako ibilgailuak erretiratu dituzte, eta gaur goizean suhiltzaileak gertatutakoa ikertzen ari dira, sua nola piztu zen argitzeko.

