Sutea izan da Antxoko etxe batean eta hainbat bizilagunek etxea utzi behar izan dute
Eskalantegi kaleko 52. zenbakiko seigarren pisuan piztu zen sua atzo arratsaldean, 19:45ak inguruan. Egurrezko egitura du etxeak eta sugarren bosgarren pisura ere iritsi ziren, baita teilatura ere. Suhiltzaileek sutea ondoko etxera zabaldu ez zedin ber...
Eskalantegi kaleko 52. zenbakiko seigarren pisuan piztu zen sua atzo arratsaldean, 19:45ak inguruan. Egurrezko egitura du etxeak eta sugarren bosgarren pisura ere iritsi ziren, baita teilatura ere. Suhiltzaileek sutea ondoko etxera zabaldu ez zedin berandura arte aritu ziren lanean. Ez zen zauriturik izan, baina hainbat bizilagun etxea galdu dute.
