Alex Montoyaren ‘Maquillaje’ filmak irabazi du Ikuska
Xabier Portugal Saria Iban Lizarralderen ‘Gartzela’ filmak eraman du, Gipuzkoako lan onena izateagatik. Alex Montoyak zuzendutako Maquillaje lanak irabazi du aurtengo Ikuska. Montoyaren lanak jasotzen duen bigarren saria da, udan, Huelvako Islantillako Cineforumean ere sari nagusia eskuratu zuelako, film laburren atalean. Isabel Garcia-Lorca, Ramon Barea eta Nuria Garcia dira aktoreak, eta gidoia Alex Montoyak berak eta Aglaia Montoyak idatzi dute. Ekoizpena, Valentziako Caja de Luz izeneko ekoiztetxearena da. Aktore onenari, sari bikoitza Zuzendari onenaren saria Nacho Lasierrarentzat izan da, La Granja lanagatik, eta aktore onenaren saria, gizonen atalean, bikoitza izan da: Ales Furundarena eta Mario Casas saritu dituzte, Dinero fácil-en egin duten lanarengatik. Emakumeen atalean, berriz, Gema Santoyo saritu dute, Pecera lanarengatik. Kote Camacho saritu dute Kote Camacho oiartzuarraren La gran carrera filma izan da epaileen begikoa, eta berari eman diote Epaimahaiaren Sari Berezia. Gipuzkoako film onenari ematen dioten Xabier Portugal Saria, berriz, Iban Lizarralderen Gartzela lanarentzako izan da. Azkenik, zaleek gehien botatu dutena, Javier Veigaren De que se rien las hienas lana izan da. Western giroa kalean Ikuskaren harira merkatariek erakusleihoak apainduz girotu dute Trintxerpe. Gaia Western zinema izan da aurten, eta Erakuslehio Onenaren Saria Sonesa Kirolak dendarentzat izan da. Rumax ileapaindegiak eraman du bigarren saria, eta hirugarrena, Luma [...]
Xabier Portugal Saria Iban Lizarralderen ‘Gartzela’ filmak eraman du, Gipuzkoako lan onena izateagatik.
Alex Montoyak zuzendutako Maquillaje lanak irabazi du aurtengo Ikuska. Montoyaren lanak jasotzen duen bigarren saria da, udan, Huelvako Islantillako Cineforumean ere sari nagusia eskuratu zuelako, film laburren atalean.
Isabel Garcia-Lorca, Ramon Barea eta Nuria Garcia dira aktoreak, eta gidoia Alex Montoyak berak eta Aglaia Montoyak idatzi dute. Ekoizpena, Valentziako Caja de Luz izeneko ekoiztetxearena da.
Aktore onenari, sari bikoitza
Zuzendari onenaren saria Nacho Lasierrarentzat izan da, La Granja lanagatik, eta aktore onenaren saria, gizonen atalean, bikoitza izan da: Ales Furundarena eta Mario Casas saritu dituzte, Dinero fácil-en egin duten lanarengatik. Emakumeen atalean, berriz, Gema Santoyo saritu dute, Pecera lanarengatik.
Kote Camacho saritu dute
Kote Camacho oiartzuarraren La gran carrera filma izan da epaileen begikoa, eta berari eman diote Epaimahaiaren Sari Berezia. Gipuzkoako film onenari ematen dioten Xabier Portugal Saria, berriz, Iban Lizarralderen Gartzela lanarentzako izan da. Azkenik, zaleek gehien botatu dutena, Javier Veigaren De que se rien las hienas lana izan da.
Western giroa kalean
Ikuskaren harira merkatariek erakusleihoak apainduz girotu dute Trintxerpe. Gaia Western zinema izan da aurten, eta Erakuslehio Onenaren Saria Sonesa Kirolak dendarentzat izan da. Rumax ileapaindegiak eraman du bigarren saria, eta hirugarrena, Luma paperdendak. La Bodeguilla tabernak epaimahaiaren aipamen berezia jaso du, taberna ez ezik, tabernariak mozorrotu direlako eta umorea jarri dutelako.

