Bertso afaria Kaialden, Iturriaga eta Elortzarekin
Urteko bigarren saio garratzitsua egingo du Mañontzi Bertso Eskolak larunbat honetan. Kaialde jatetxean izango eta bertso afaria egingo dute. Puntako bi bertsolari izango dira bertan: Unai Iturriaga eta Igor Elortza durangarrak. Mahaiaren bueltan bert...
Urteko bigarren saio garratzitsua egingo du Mañontzi Bertso Eskolak larunbat honetan. Kaialde jatetxean izango eta bertso afaria egingo dute.
Puntako bi bertsolari izango dira bertan: Unai Iturriaga eta Igor Elortza durangarrak.
Mahaiaren bueltan bertsoak entzutera eseriko direnek menu oparoa izango dute. Honakoa izango da: urdaiazpikoa, onddo mousse-a zainzuriekin, porru eta ganba hostorea eta bakailua pil-pil erara Jabugo purearekin. Postre gisa tarta gaztatua izozkiarekin izango dute. Horrez gain, ogia, edaria eta kafea sartuta dago menuan. Hogei euroren truke eros daitezke sarrerak, kioskoan eta Taloka kafetegian.