Elkarretaratzea egingo dute gaur Iztietako bizilagunek
Meson Extremeño tabernaren atarian elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:00etatik aurrera, Iztietako bizilagunek. Gurekin Auzo Elkarteak antolatu du mobilizazioa. Meson Extremeño tabernako nagusia larunbatean hil zen, bihotzekoak jota. Auzotarrek esan...
Meson Extremeño tabernaren atarian elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:00etatik aurrera, Iztietako bizilagunek. Gurekin Auzo Elkarteak antolatu du mobilizazioa. Meson Extremeño tabernako nagusia larunbatean hil zen, bihotzekoak jota. Auzotarrek esan dutenez, “gizon batekin eztabaida izan zuen Meson Extremeñoko nagusiak larunbatean. Oso arriskutsua da gizon hori. Eztabaida izan eta gero izan zuen bihotzekoa”. Hala, auzoan segurtasun neurriak eskatzeko bilduko dira gaur iztietarrak, segurtasun ezari egotzi baitiote Iztietako bizilagunek Meson Extremeñoko nagusia hil izana.