Laboaren omenezko kontzertua, Gezalan
Abenduaren 1ean Mikel Laboa abeslari donostiarra hil zela hiru urte beteko dira, eta Lezon omenaldia egingo diote. Iñaki Salvadorrek piano kontzertua eskainiko du Gezala Auditoriumean, igande honetan. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta sarrera doan iza...
Abenduaren 1ean Mikel Laboa abeslari donostiarra hil zela hiru urte beteko dira, eta Lezon omenaldia egingo diote. Iñaki Salvadorrek piano kontzertua eskainiko du Gezala Auditoriumean, igande honetan.
Emanaldia 20:00etan hasiko da eta sarrera doan izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. Kontzertura joan nahi duenak lehenago eskuratu beharko ditu, Euskara-Kultura bulegotik pasatuta (Donibane kalean) edo kontzertua hasi baino ordu erdi lehenago, Gezalan bertan.