Premiazko ezohiko udalbatzarra deitu dute gaurko
Ezohiko Udalbatza deituta dago gaurko, 18:00etatik aurrera, Arizabalon. Gai zerrendan bi gai ageri dira: Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira akordio proposamena batetik, eta bestetik, biziberritzea koordinatzeko eta bultza...
Ezohiko Udalbatza deituta dago gaurko, 18:00etatik aurrera, Arizabalon. Gai zerrendan bi gai ageri dira: Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira akordio proposamena batetik, eta bestetik, biziberritzea koordinatzeko eta bultzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pasaiako Udalak sinatuta duten lankidetza hitzarmenari erantsi dioten gehigarria onespena ematea. Aipatutako gehigarria sina dezan alkateari baimena ematea eskatuko dio Gobernu Taldeak Udalbatzari, eta bide batez, gehigarria onartzeak berarekin dakarren aurrekontu aldaketa babes dezan.