Udane Eskudero, Soinu Zaharreko kanporaketan lehena
V. Doinu Zahar Txapelketarako kanporaketa jokatu zuten herenegun San Pedroko Udal Aretoan. 11 neska igo ziren oholtza gainera, guztiak helburu berberarekin: larunbatean Donibaneko kiroldegian jokatuko duten V. Doinu Zahar Txapelketarako txartela lortze...
V. Doinu Zahar Txapelketarako kanporaketa jokatu zuten herenegun San Pedroko Udal Aretoan. 11 neska igo ziren oholtza gainera, guztiak helburu berberarekin: larunbatean Donibaneko kiroldegian jokatuko duten V. Doinu Zahar Txapelketarako txartela lortzea.
11 dantzarietatik zortzi sailkatu ziren finalera. Udane Eskudero oiartzuarrak irabazi zuen kanporaketa, eta herri bereko Izar Etxeberria izan zen bigarrena. Hirugarren postuan Elgoibarko Iraitz Gonzalez sailkatu zen, eta laugarrena Idoia Besada pasaitarra izan zen.
Nesken sailkapena
- Udane Eskudero. Oiartzun.
- Izar Etxeberria. Oiartzun.
- Iraitz Gonzalez. Elgoibar.
- Idoia Besada. Pasaia.
- Ane Espilla. Elgoibar.
- Izar Aizpuru. Oiartzun.
- Arantxa Ferreiro. Elgoibar.
- Nagore Indakoetxea. Errenteria-Orereta.
XXXI. Aurresku Txapelketa
Aurten lehenbizikoz, XXXI. Euskadiko Gipuzkoar Erako Aurresku Txapelketaren barruan lehiatuko dira neskak. Txapelketa, Donibaneko kiroldegian jokatuko dute, larunbatean, 19:00etan.
Mutilen lehian maila goreneko sei aurreskulari ariko dira, eta jokoan Tomas Muruaren garaikurra izango dute. Iker Larunbe txapelduna dago parte hartzaileen artean. Larunbek irabaziko balu, jarraian bere hirugarren garaipena litzateke, eta garaikurra Atarrabiara eramango luke.
Aurreskularien hurrenkera
- Iker Sanz. Lezo.
- Beñat Asensio. Lezo.
- Xanti Leonet. Oiartzun.
- Aitor Arrieta. Errenteria-Orereta.
- Aitor Asenjo. Elgoibar.
- Iker Larunbe. Atarrabia (Nafarroa).