Antxoko musikariak, Kultur Etxean
Antxotarrok Historia Mintegiak erakusketa berria zabalduko du bihar Antxoko Kultur Etxean: Antxoko Musikariak. Abenduaren 4ra arte ikus daitezke Mintegiko kideek prestatu dituzten ehundik gora irudiak: Gelasio Aranbururen Scola Cantorum, Coral Pasaitarra, Antxoko txarangak eta fanfareak, sanferminetako peñak, edo Oskarbi taldea dira erakusketaren protagonistak. Irudi zaharrez gain, 1911 urte inguruko plano bat jarriko dute ikusteko, baita Antxoko zenbait eraikin historikoen maketak ere. 2012ko egutegia erosteko aukera ere izango da.
Irudi zaharrez gain, 1911 urte inguruko plano bat jarriko dute ikusteko, baita Antxoko zenbait eraikin historikoen maketak ere. 2012ko egutegia erosteko aukera ere izango da.

