Irundar baten bideoak Bahcotheoriginal saria irabaz dezake
Maria Rubio irundarrak grabatutako Run the world, fix the world (Korri egin mundua, konpondu mundua) izenburuko bideoak aukera asko ditu Bahco lanabes enpresak antolatutako Bahcotheoriginal nazioarteko lehiaketa irabazteko. Internet bidezko lehiaket...
Maria Rubio irundarrak grabatutako Run the world, fix the world (Korri egin mundua, konpondu mundua) izenburuko bideoak aukera asko ditu Bahco lanabes enpresak antolatutako Bahcotheoriginal nazioarteko lehiaketa irabazteko. Internet bidezko lehiaketa da, eta Rubiok Hondarribian eta Irunen grabatutako bideo dibertigarri batekin parte hartzen du.
Astebete geratzen da lehiaketa amaitzeko eta albistea idazteko unean Rubioren bideoa da ikusiena, ia 18.000 ikustaldiekin; bigarren Anna Marszaleek poloniarrarena doa, 15.700ekin, eta hirugarren Ricky Storberg suediarrarena, 6.000 baino gutxiagorekin. Bideo bozkatuenaren egileak Volkswagen Transporter furgoneta bat irabaziko du.
Iñaki Goikoetxeak, Dancing in the basque country-ren egileak, lagundu dio Rubiori Bahcotheoriginal lehiaketarako bideoa grabatzen. Rubiori botoa eman nahi dionak behean ageri den estekan sartu eta bideoa bozkatu besterik ez du egin behar.
