Konpost onena, etxekoa
Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunek etxean egindako konpost lehiaketako sariak banatu zituzten herenegun arratsaldean aldundiko egoitza nagusian, Hondakinak Prebenitzeko Asteko egitarauaren barruan. Lehiaketan 53 lagunek parte hartu dute, eta epaimahaikideek konpostaren kalitatea hartu dute aintzat, saridunak nor diren erabakitzeko. Joseba Mitxelena Uitzi oiartzuarrak eskuratu du lehen saria (1.000 euro); Hernaniko Jose Mari Arandia Irazustak bigarrena (750 euro); eta Jesus Mari Ruiz Ilundain oiartzuarrak hirugarrena (500 euro). Epaimahaiaren erabakiz konpost onena hiru lagun horiek egin dute. Gipuzkoa osoko herritarrek parte hartu dute lehiaketan. Sari-banatze ekitaldian, konpostari buruzko liburu bana jaso zuten lehiaketako hamar finalistek. Kalitate oneko konposta Aldundiko teknikariek eta Domingo Merino Fraisoroko laborategiko zuzendariak osatu dute epaimahaia. Ekitaldian saritutako konposten kalitatearen inguruko azalpenak eman zituzten. Epaimahaikideen arabera, aurtengo lehiaketan maila handia erakutsi dute herritarrek eta zaila izan zaie konpostarik onena aukeratzea. Hondakin organikoak, bota ohi direnak, konpostatzea oso erraza dela erakutsi nahi dute lehiaketa horrekin, eta horrek agerian uzten du hondakin organikoak lehengai garrantzitsuak direla. Izan ere, Aldundiak gogorarazi duenez, konposta etxean eginez gero, lau kidez osatutako familia tipoak 320 kilo hondakin gutxiago sor ditzake urtean eta 80 kilo konpost lor ditzake. Azken batean, eguneroko ekintza errazen bidez hondakin kopurua nabarmen murritz daitekeela jakinarazi nahi du Aldundiak Hondakinak Prebenitzeko Aste horren [...]
Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunek etxean egindako konpost lehiaketako sariak banatu zituzten herenegun arratsaldean aldundiko egoitza nagusian, Hondakinak Prebenitzeko Asteko egitarauaren barruan. Lehiaketan 53 lagunek parte hartu dute, eta epaimahaikideek konpostaren kalitatea hartu dute aintzat, saridunak nor diren erabakitzeko.

Juan Carlos Alduntzin Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatua; Jesus Mari Ruiz Illundain 3. sariduna; Jose Maria Arandia Irazusta 2. sariduna, eta Joseba Mitxelena Uitzi lehen sariduna.
Joseba Mitxelena Uitzi oiartzuarrak eskuratu du lehen saria (1.000 euro); Hernaniko Jose Mari Arandia Irazustak bigarrena (750 euro); eta Jesus Mari Ruiz Ilundain oiartzuarrak hirugarrena (500 euro). Epaimahaiaren erabakiz konpost onena hiru lagun horiek egin dute.
Gipuzkoa osoko herritarrek parte hartu dute lehiaketan. Sari-banatze ekitaldian, konpostari buruzko liburu bana jaso zuten lehiaketako hamar finalistek.
Kalitate oneko konposta
Aldundiko teknikariek eta Domingo Merino Fraisoroko laborategiko zuzendariak osatu dute epaimahaia. Ekitaldian saritutako konposten kalitatearen inguruko azalpenak eman zituzten. Epaimahaikideen arabera, aurtengo lehiaketan maila handia erakutsi dute herritarrek eta zaila izan zaie konpostarik onena aukeratzea.
Hondakin organikoak, bota ohi direnak, konpostatzea oso erraza dela erakutsi nahi dute lehiaketa horrekin, eta horrek agerian uzten du hondakin organikoak lehengai garrantzitsuak direla.
Izan ere, Aldundiak gogorarazi duenez, konposta etxean eginez gero, lau kidez osatutako familia tipoak 320 kilo hondakin gutxiago sor ditzake urtean eta 80 kilo konpost lor ditzake.
Azken batean, eguneroko ekintza errazen bidez hondakin kopurua nabarmen murritz daitekeela jakinarazi nahi du Aldundiak Hondakinak Prebenitzeko Aste horren bidez.
