Bidasoak Bartzelona Bren bisita izango du bihar
Bartzelona liderrak bisitatuko du bihar Artaleku, Eskubaloiko Zilarrezko Mailako hamaikagarren jardunaldian. Joan den asteburuan Kordoban Pozoblancoren aurka berdindu eta gero, Bartzelonari gauzak zail jartzen saiatuko dira Bidasoa Irun taldeko jokalar...
Bartzelona liderrak bisitatuko du bihar Artaleku, Eskubaloiko Zilarrezko Mailako hamaikagarren jardunaldian. Joan den asteburuan Kordoban Pozoblancoren aurka berdindu eta gero, Bartzelonari gauzak zail jartzen saiatuko dira Bidasoa Irun taldeko jokalariak.
Bartzelona taldeko bigarren taldea multzoko liderra da, orain arteko hamar partidak irabazi eta gero. Mailaz igo ezin den arren —klubeko lehen taldeak Ohorezko Mailan jokatzen du—, liga erregularreko lehen tokian amaitzeko faborito nagusia da.
Hortaz, ia ezinezkoa gertatuko zaie irundarrei katalanen aurrean garaipena lortzea, baina Artalekura hurbiltzen direnek ikuskizun polita ikusteko aukera izango durte. Ohi bezala, 18:30ean hasiko da partida.