Etxebizitzaz ariko dira gaurko udalbatzarrean
EBk hutsik dauden etxebizitzen gaineko mozioa aurkeztu du; EAJk babes ofizialeko etxebizitzen gainekoa. Hiru mozio eztabaidatuko dituzte gaur, 19:00etatik aurrera, Trintxerpeko alkateordetzan egingo duten udalbatzarrean. Hiru mozioetatik bi etxebizitza...
EBk hutsik dauden etxebizitzen gaineko mozioa aurkeztu du; EAJk babes ofizialeko etxebizitzen gainekoa.
Hiru mozio eztabaidatuko dituzte gaur, 19:00etatik aurrera, Trintxerpeko alkateordetzan egingo duten udalbatzarrean. Hiru mozioetatik bi etxebizitzaren gainekoak dira. EB Ezker Batuak hutsik dauden etxebizitzen gaia plazaratuko du eztabaidarako, eta EAJk, berriz, babes ofizialekoak inbertitzaile pribatuei saltzearen kontrako argudioak defendatuko ditu. Hirugarren mozioa Bilduk aurkeztuko du, eta larunbatean ospatuko den Euskararen Egunaren gainekoa da.
