Larunbateko Olentzero Rock elkartasun besta izanen da
IPK Prod-k, Iparraldeko Konpilazioaren tokiko musika taldeen sustengurako elkarteak, Olentzero Rock eguna antolatu du larunbaterako Merkatu Zaharrean. Egun osoko besta izanen da, gauean hiru rock eta reggae taldeen kontzertuarekin amaituko dena. Sarrer...
IPK Prod-k, Iparraldeko Konpilazioaren tokiko musika taldeen sustengurako elkarteak, Olentzero Rock eguna antolatu du larunbaterako Merkatu Zaharrean. Egun osoko besta izanen da, gauean hiru rock eta reggae taldeen kontzertuarekin amaituko dena. Sarrerak jostailuen truke banatuko dituzte. Olentzero Rock eguna familientzako bereziki prestatua dago.
14:00etan hasiko da besta, pailazoekin. 15:30etik 16:30era Boite a clon antzerki ikuskizuna eskainiko dute, eta hori bukatuta Olentzeroren krakada prestatuko dute. 18:00etan amaituko dira arratsaldeko ekintzak; antolatzaileek iragarri dute arratsalde bukaera familiarra izanen dela.
Arratsaldean zehar gaueko kontzerturako sarrerak banatuko dituzte; Merkatu Zaharrera jostailu bat eramaten duenei banatuko zaie sarrera. Izan ere, Olentzero Rock elkartasun helburua du, aukera gutxi dutenentzat jostailuak biltzea, horretarako aukera gehiago dutenak inplikatuz. Denentzat Gizarte Zentroak lagundu du besta prestatzen, eta erakunde hori arduratuko da jostailuak banatzen.
Gauean ozanen dira rock kontzertuak. Hiru talde ariko dira 22:00etatik aurrera: Fliyng Sex Toys (funk/rock, Bidarte) , Luz de Putas (ska/reggae, Irun-Hondarribia) eta Yassa (reggae, Baiona).
