Kostako herri bateko musikan oinarrituko da biharko Zine Txiroko filma
Hilabete pasatu da azkeneko aldiz Zine Txiroko pantaila piztu zenetik, eta orain, urtarrileko filmaren txanda da: Vecinos, bandurrias y guateques. 40 minutuko dokumental horretan, kostan eta mugan dagoen herri bat izango da protagonista, eta bertako musika izango da ardatza: “Toki horri betidanik askotariko musika interesatu izan zaio. Hala, pelikulak musikarekiko pasioa jorratzen du, eta kameraren bidez gazte batzuengana hurbiltzen da”. Bihar izango da emanaldia, 19:30etik aurrera, Mikelazulon. Herritik gertu egindako filma izango da, gainera, Sandra Cuesta hondarribiarrak eta Larraitz Torres irundarrak zuzendu baitute, eta Bidasoan ekoiztutakoa baita: Hondarribiako Psilocybenea musika elkartean. Cuesta eta Torresek Colombina’s izengoitiarekin sinatzen dute. Antolatzaileen arabera, Vecinos, bandurrias & guateques dokumentalean “diskurtso artistikoa, musika, zinea, erakusketa, dokumentala eta hitzaldien arteko harremanak” sakonean aztertu dituzte. Gaineratu dutenez, bi zuzendariek identitate bakar bat osatzen dute, “euren identitateak nahastuz”. Eduki guztiak ere zentzu handiz nahasten dituztela esan du kultur elkarteak, “istorio nahasiak biltzeko”. Elementu horiek guztiak kontuan hartuta, lana ibilbide subjektibo bat dela adierazi du; aurrerapausoak, maitasuna, eguneroko bitxikeriak eta memoria nahastuko dituen ibilbidea, hain zuzen. Zine Txiroan eduki sozialak dituzten dokumentalak proiektatzen dituzte hilean behin. Mikelazulok jakinarazi duenez, Euskal Herriko zenbait herritan dago martxan ekimen hori. Mikelazulon, esaterako, orain arte emandako lanekin bideoteka bat osatu dute, eta nahi [...]
Hilabete pasatu da azkeneko aldiz Zine Txiroko pantaila piztu zenetik, eta orain, urtarrileko filmaren txanda da: Vecinos, bandurrias y guateques. 40 minutuko dokumental horretan, kostan eta mugan dagoen herri bat izango da protagonista, eta bertako musika izango da ardatza: “Toki horri betidanik askotariko musika interesatu izan zaio. Hala, pelikulak musikarekiko pasioa jorratzen du, eta kameraren bidez gazte batzuengana hurbiltzen da”. Bihar izango da emanaldia, 19:30etik aurrera, Mikelazulon.
Herritik gertu egindako filma izango da, gainera, Sandra Cuesta hondarribiarrak eta Larraitz Torres irundarrak zuzendu baitute, eta Bidasoan ekoiztutakoa baita: Hondarribiako Psilocybenea musika elkartean.
Cuesta eta Torresek Colombina’s izengoitiarekin sinatzen dute. Antolatzaileen arabera, Vecinos, bandurrias & guateques dokumentalean “diskurtso artistikoa, musika, zinea, erakusketa, dokumentala eta hitzaldien arteko harremanak” sakonean aztertu dituzte. Gaineratu dutenez, bi zuzendariek identitate bakar bat osatzen dute, “euren identitateak nahastuz”.
Eduki guztiak ere zentzu handiz nahasten dituztela esan du kultur elkarteak, “istorio nahasiak biltzeko”.
Elementu horiek guztiak kontuan hartuta, lana ibilbide subjektibo bat dela adierazi du; aurrerapausoak, maitasuna, eguneroko bitxikeriak eta memoria nahastuko dituen ibilbidea, hain zuzen.
Zine Txiroan eduki sozialak dituzten dokumentalak proiektatzen dituzte hilean behin. Mikelazulok jakinarazi duenez, Euskal Herriko zenbait herritan dago martxan ekimen hori. Mikelazulon, esaterako, orain arte emandako lanekin bideoteka bat osatu dute, eta nahi duenak erabil ditzake “alokairu sinboliko” baten truke. Informazio gehiago nahi izanez gero, elkartetik pasatu edo mikelazulo[a bildua]hotmail.com helbidera idatz daiteke.