‘Caramelo’ izango da urteko lehen antzezlana Amaian
Amaia KZk 2012ko antzerki denboraldiari irekiera emango dio Caramala konpainiaren Caramelo (Gozoki) antzezlanarekin, etzi. Urteko lehen antzerkia umore gazi-gozoz betetako interpretazio lana izango da. Izan ere, hainbat urtean harremanik eduki ez duten hiru ahizpen istorioa modu barregarrian lantzen saiatzen da konpainia. Sergio Rubio dramaturgo eta gidoigilearen zuzendaritzapean, Noemi Ruiz, Virginia Muñoz eta Carmen Baquero antzezleak protagonista moduan oholtza gainean ariko dira, ahizpen paperak betetzen. Hala, horietako batek giltzurrun bat behar duelako elkar ikusi beharko dute berriz ere hirurek, eta urteek markatutako distantziari aurre egin beharko diote gazteek. Pixkanaka, umetako oroitzapenak gailentzen joango dira nesken artean, Errege Magoen gaua iritsi arte. Izan ere, gau horretan hartutako gozokiak oroitzapenak bezala dira: horien benetako zaporea zein den jakiteko, irekitzeko, begiratzeko eta dastatzeko denbora hartu behar da. 2008tik umorea landuz Caramala konpainiaren ibilbidea luzea ez bada ere, 2008. urtean Malagan (Andaluzia, Espainia) sortu zenetik ekoiztutako bigarren antzezlana da Caramelo. Hala ere, eta umorea ardatz hartuta, La hora feliz (Ordu pozgarria) antzezlanarekin 60 emanaldi baino gehiago egin zituen konpainiak Andaluzian zehar. Horiek horrela, antzezlan horri esker Andaluziako hainbat lehiaketetan eta antzerki mostretan parte hartu zuten, eta Desencaja 09 izeneko lehiaketa irabazi zuten.
Amaia KZk 2012ko antzerki denboraldiari irekiera emango dio Caramala konpainiaren Caramelo (Gozoki) antzezlanarekin, etzi. Urteko lehen antzerkia umore gazi-gozoz betetako interpretazio lana izango da. Izan ere, hainbat urtean harremanik eduki ez duten hiru ahizpen istorioa modu barregarrian lantzen saiatzen da konpainia.
Sergio Rubio dramaturgo eta gidoigilearen zuzendaritzapean, Noemi Ruiz, Virginia Muñoz eta Carmen Baquero antzezleak protagonista moduan oholtza gainean ariko dira, ahizpen paperak betetzen.
Hala, horietako batek giltzurrun bat behar duelako elkar ikusi beharko dute berriz ere hirurek, eta urteek markatutako distantziari aurre egin beharko diote gazteek.
Pixkanaka, umetako oroitzapenak gailentzen joango dira nesken artean, Errege Magoen gaua iritsi arte. Izan ere, gau horretan hartutako gozokiak oroitzapenak bezala dira: horien benetako zaporea zein den jakiteko, irekitzeko, begiratzeko eta dastatzeko denbora hartu behar da.
2008tik umorea landuz
Caramala konpainiaren ibilbidea luzea ez bada ere, 2008. urtean Malagan (Andaluzia, Espainia) sortu zenetik ekoiztutako bigarren antzezlana da Caramelo.
Hala ere, eta umorea ardatz hartuta, La hora feliz (Ordu pozgarria) antzezlanarekin 60 emanaldi baino gehiago egin zituen konpainiak Andaluzian zehar.
Horiek horrela, antzezlan horri esker Andaluziako hainbat lehiaketetan eta antzerki mostretan parte hartu zuten, eta Desencaja 09 izeneko lehiaketa irabazi zuten.

