
Ikust-Alaia liburutegiak gaztelerazko idazketa tailerra antolatu du “Elementos básicos” (Oinarrizko elementuak) izenburupean.

Irungo Mendizaleak elkarteak Urdabaiko ezkerraldea zeharkatuz ibilaldia antolatu dute larunbatean urtarrilaren 14ean, Bermeo eta Gernika artean. Kostaldetik igaroko dira mendizaleak, eta 19,4km bidea 5 orduetan egitea aurreikusi dute. Bukatzerakoan, Bermeoko Kafe Antzokian bazkalduko dute. Irteeraren kostua 33€koa izango da bazkideentzat eta 36€koa, gainontzekoentzat. Informazio gehiagorako 943 631484 telefono zenbakira deitu.

Karlos Saldise Batallon Vasco Españolek (BVEk) Lezon hil zuela 32 urte beteko dira datorren astelehenean, hilaren 16an. Urtero bezala, Saldise oroituko dute. Horrela, lehenik eta behin, hitzaldia egingo dute asteazkenean, hilaren 18an. Lezo 50 urtean ...

Pilar Esquina (Malaga, 1945) margolari andaluziarrak bere artelanak erakusgai jarri ditu datorren hilaren 22ra arte Euskadiko Kutxaren erakusketa aretoan. Azken bost urteetan margotutako koadroak nagusi dira erakusketan, eta horiek, bost taldetan banatu ditu artistak: paisaiak, emakumeak, zezen toreatzaileak, loreak eta uhinak. “Bost taldetan banatu ditut margolanak, horrela, zezen toreatzaile baten margolan handi bat dago erakusgai eta hori laguntzen duten beste lau koadro txiki…”, azaldu du Pilar Esquinak. Era berean, margolanak hobeto ulertze aldera, koloreen, formen eta argien gaineko hainbat testu ere daude erakusgai. Hala, mihise gainean margotutako berrogei olio inguru bildu ditu Esquinak erakusketa horretan. “Orain dela urte dezente hasi nintzen lanean, eta denbora horretan margotutako koadro gehienak dira erakusgai jarri ditudanak. Izan ere, erakusketa batean biltzen ditudan lehen aldia da”, adierazi du. Lan pertsonala “Margolan espontaneoak, bitalistak” direla aitortu du Irunen finkatutako margolariak, haren “ukitu propioarekin”. “Lehendabizi arkatzez marrazten dut, eta gero, pixkanaka, nire gustura margotu. Oso lan pertsonala dela uste dut”. Giza irudiak pixkanaka lantzen hasi zen Esquina, “garai honetan, errealitatearen imitazioaren bilaketa atzerago geratzen ari da”, eta konposizio askeagoak sortzen ari direla uste du. Hala, margolariak hainbat urteko etenaldia egin zuen arren, argi mota ezberdinei garrantzia ematen hasi zen, eta berriz ere lanari ekitea erabaki zuen. Txikitatik [...]

Kanpo kaia eta plataforma logistikoa salatzeko mendi martxa egingo dute hilaren 29an. Gurutze Santuaren plazatik irtengo da, 10:00etan.

Datorren asteartean, hilaren 17an, Txoriak egoazenian dokumentala eskainiko dute Gezalan. 19:30ean hasiko da. Josu Gil EHNEko kideak hitzaldia emango du. Hainbat gizarte mugimenduk antolatuta, “Gipuzkoa ezberdina” eta “beste gizarte ...


San Jose Langilea futbol zelaiaren inguruko berriritartze lanengatik bertako hainbat landare eta zuhaitz kendu beharko dituzte, Txikillo kalekoak hain zuen ere. Hala, egunotan landareak hori kimatzen ari dira, eta ondoren lurretik atera eta Osinbiribil eremuara eraman, bidegorriaren alboetan aldatuko dituzte. Zuhaitzak, berriz, Dolores Salis kaleko jolas parke ingurura mugituko dituzte. Udaletik esan dute “hau bezalako ekimenekin dauden landareak aprobetxatu nahi dituztela, hiri barruko iraunkortasunaren adibide izateko”.

Igandean antzezlan bat estreinatuko dute Errenteria Hiria Kulturgunean: Ados Teatroren Wilt panpina puzgarriaren hilketa. 19:00etan hasiko da emanaldia. Taularen gainera aurpegi ezagunak igoko dira: Mikel Laskurain, Miren Gojenola, Aitziber Garmendia, ...

Irun Dastatu egitasmoak, hiriko gastronomia eskaintza sustatzeko helburuarekin, saboreairundastatu.com webgunea abiatu du. Webguneak, Irungo jatetxeen kokagunea jakinarazteaz gain, eskaintzen dituzten menuen berri ere ematen du. Halaber, egitasmoak hai...

Amaia Arriaran ipuin kontalariak Ipuin zaparrada botako du asteazkenean.

Argoiak emakumeen elkarteak zaharren inguruko hitzaldia antolatu du hilaren 18an. Bertan, agureentzako zerbitzuen eta laguntzen inguruko informazioa emango dute.

Eider Zapirainek Bidai Aitzakiak ikusentzuneko lana emango du Erlaitz mendi elkartearen egoitzan.

Genealogia topaketa izango da bihar, Meakako bizilagun elkartean. Informazioa lortzeko artxiboak nola kontsultatu eta zuhaitz genealogikoak nola osatu azalduko dute bertan.

Estitxu Zabala Irutxuloko Hitza Ekilibristak musika taldeak 10 urte inguru daramatza jada musika sortzen. Gaur egun, sei kidek osatzen dute taldea: Sergio Garciak (baxua), Asier Osinaldek (ahotsa), Mikel Osinaldek (teklatua, tronpeta, gitarra eta harmonika), Iñigo Larrañagak (gitarra), Iñaki Manterolak (bateria) eta Haritz Lakak (gitarra). Lehenengo hirurak, hau da, Sergio, Asier eta Mikel donostiarrak dira, Amarakoak zehazki; Iñigo, berriz, Trintxerpekoa da, eta beste biak, Haritz eta Iñaki, Hondarribikoak. Musika lasaiagoarekin hasi ziren arren, egun bereziki rock doinuak jotzen dituzte. Beraien berri zehatzagoa izateko, Haritz Laka gitarristarekin hitz egin du Hitzak. «2000. urtean, taldekide batzuk Bilbon elkar ezagutu zuten, bertan ikasten ari zirela. Musika gogoko zuten eta elkarrekin etxe batean geratzen hasi ziren, abestiak jotzeko», azaldu du Lakak. Hala, hortik musika talde bat sortzearen ideia otu zitzaiela dio Lakak. Aurrerago, Egian lokal bat lortu zuten, eta horrek entseatzeko lekua ziurtatu zien, eta bide batez, gauza berriak probatzeko aukera. Seikoteak 2003an eman zuen bere lehen kontzertua, Bilborocken. Ordutik, hainbat kontzertu eman ditu, horietako asko Donostian: Guardetxean, Atabal tabernan, Leize Gorrian, MAD tabernan… «Beti izan dugu gure abestiak sortzeko gogoa, eta hori egin izan dugu. Beste talde batzuen abestien bertsioak ere egin izan ditugu, Hertzainak, Ruper Ordorika, Michael Jackson…, baina jotzen dugunaren %95 guk [...]

Ohiko batzarra egingo du Beti Bizkor elkarteak hilaren 25ean, eta gai zerrendan, hala nola, 2011ko memoria eta 2012ko aurrekontuak jarri ditu. Horrez gain, 2011ko balantzea eta kontuen egoera aztertuko dituzte, eta zuzendaritza berrituko dute. Bilera E...

Amaia KZk 2012ko antzerki denboraldiari irekiera emango dio Caramala konpainiaren Caramelo (Gozoki) antzezlanarekin, etzi. Urteko lehen antzerkia umore gazi-gozoz betetako interpretazio lana izango da. Izan ere, hainbat urtean harremanik eduki ez duten hiru ahizpen istorioa modu barregarrian lantzen saiatzen da konpainia. Sergio Rubio dramaturgo eta gidoigilearen zuzendaritzapean, Noemi Ruiz, Virginia Muñoz eta Carmen Baquero antzezleak protagonista moduan oholtza gainean ariko dira, ahizpen paperak betetzen. Hala, horietako batek giltzurrun bat behar duelako elkar ikusi beharko dute berriz ere hirurek, eta urteek markatutako distantziari aurre egin beharko diote gazteek. Pixkanaka, umetako oroitzapenak gailentzen joango dira nesken artean, Errege Magoen gaua iritsi arte. Izan ere, gau horretan hartutako gozokiak oroitzapenak bezala dira: horien benetako zaporea zein den jakiteko, irekitzeko, begiratzeko eta dastatzeko denbora hartu behar da. 2008tik umorea landuz Caramala konpainiaren ibilbidea luzea ez bada ere, 2008. urtean Malagan (Andaluzia, Espainia) sortu zenetik ekoiztutako bigarren antzezlana da Caramelo. Hala ere, eta umorea ardatz hartuta, La hora feliz (Ordu pozgarria) antzezlanarekin 60 emanaldi baino gehiago egin zituen konpainiak Andaluzian zehar. Horiek horrela, antzezlan horri esker Andaluziako hainbat lehiaketetan eta antzerki mostretan parte hartu zuten, eta Desencaja 09 izeneko lehiaketa irabazi zuten.

Stop Desahucios mugimenduaren hitzaldia izango da igandean, 17:00etan, Lakaxitan. Gaztetxekideen arabera, “kanporaketen aurkako eta etxebizitza eskubidearen aldeko mugimendu bat osatzeko lehen urratsa izan behar du” hitzaldiak. Bestalde, au...

Alzukaitz eremuko salmenta libreko, babes ofizialeko eta tasatutako etxebizitza gehienak dagoeneko prest direla jakinarazi dute Irungo Udaletik. Hala, babes ofizialeko 74 etxebizitetatik 71 banatu dituzte dagoeneko, eta tasatutako 37etatik, 35. Juan An...

Euskararen kinkak: euskararen herria biziberritzeko gako batzuk hitzaldia emango du Jon Sarasuak, bihar, Beltzenia pilotalekuko ostatuan. Era berean, hizketaldia bukatuta, euskalgintzaz eta Euskal Herriaz eztabaida irekia ere izango da. Jon Sarasua (Ar...